Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2018ko uztailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3447

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 26koa, HABEko zuzendariarena, 2017ko abenduaren 27ko Ebazpenaren akatsak zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bi beka emateko deia egiten da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuinguruak lagunduta ulertzen ez badira eta haiek aldatzeak dokumentuaren edukia edo zentzua benetan edo itxuraz aldatzea badakar, maila bereko xedapenaren bidez aldatuko dira.

Horrelako hutsak ikusi dira HABEko zuzendariaren 2017ko abenduaren 27ko Ebazpenean (2017ko abenduaren 28ko EHAA, 246. zenbakia), helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bi beka emateko deia egiten duena, eta, beraz, bidezkoa da dagozkion zuzenketak egitea:

2017/6270 (11/3) orrialdean, V.3) oinarrian,

honela dio:

«3.– Diru-zuzkidura horrez gain, HABEren kontura izango dira bekadun bakoitzak bere prestakuntzarekin lotutako ikastaro eta kongresuetako izen-emateak, gehienez ere bekadun bakoitzeko 2.000 eurotako mugarekin, betiere, gastu horiek egin aurretik, HABEren zuzendaritzak ontzat ematen baditu, eta ondoren bekadunak frogagiriz zuritzen baditu.»

baina, honela esan behar du:

«3.– Diru-zuzkidura horrez gain, HABEren kontura izango dira bekadun bakoitzak bere prestakuntzarekin lotutako ikastaro eta kongresuetako izen-emateak eta prestakuntzaren ondoriozko bidaia-gastuak, gehienez ere bekadun bakoitzeko 2.000 eurotako mugarekin, betiere, gastu horiek egin aurretik, HABEren zuzendaritzak ontzat ematen baditu eta ondoren bekadunak frogagiriz zuritzen baditu. Bidaia-gastuetarako garraio publikoari emango zaio lehentasuna, eta ezinezkoa bada, autoa erabiltzeagatik 0,29 euro/km ordainduko da.»

Donostia, 2018ko ekainaren 26a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala