Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2018ko uztailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3444

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 18koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimentzen baita 601. eta 602. ikastaroetako ikasleei txartel hauek ematea: landare-osasunerako produktuak aplikatzeko oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– EHNE Nafarroa sindikatua erakundeak ikastaro hau antolatu du:

– 601. ikastaroa, EHNE Nafarroa sindikatuak Anoetan emandakoa: landare-osasunerako produktuak aplikatzekoa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 602. ikastaroa, titulua baliozkotzea, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, landare-osasunerako produktuak aplikatzekoak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez–, eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira bi ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B eta C motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, landare-osasunerako produktuak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:

1.– 601. ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako I. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

2.– 602. ikastaroko maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako II. eranskinean jasotako zerrendetan diren pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 18a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala