Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2018ko uztailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3443

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko Dekretua aldatzeko Dekretuaren proiektua.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko Dekretua aldatzeko dekretu-proiektu bat egin du. Proiektu hori Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak ezartzen duen bezala izapidetu behar da.

Aipatutako Legeak 8.1 artikuluan ezartzen duenari jarraikiz, herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrei entzunaldi-izapidea emango zaie, eta xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.

Proiektu hori jendaurrean jartzen da, Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak 8. artikuluarekin bat etorriz, eta horretarako nahikoa izango da hogei egun balioduneko epealdia, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Azaldutakoa kontuan hartuta, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko Dekretua aldatzeko Dekretuaren proiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Aldi horretan pertsona fisiko eta juridiko guztiek, publiko nahiz pribatu izan, dekretuaren proiektua aztertu ahal izango dute Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus), eta nahi dituzten alegazioak, dokumentuak eta froga-agiriak aurkeztu ahal izango dituzte egoitza horietan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 29a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.


Azterketa dokumentala