Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2018ko uztailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
3440

IRAGARKIA, Antolaketa Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialaren 74 zenbakian, 2018ko ekainaren 27an, deialdia argitaratu zen Antolaketa Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko.

Interesa dutenek Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendu behar dizkiote eskaerak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu; bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan xedatzen dituen bideetatik edozein erabilita aurkeztu ditzakete (39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena). Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 20a.

Giza Baliabideen Zerbitzuko burua,

LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.


Azterketa dokumentala