Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2018ko uztailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3438

IRAGARKIA, zeinaren bidez zuzentzen baitira iragarki honetan aurkitutako hutsak: Osakidetzako Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Oiartzungo Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostua izendapen askez betetzeko iragarkia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 2017/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak dio (abenduren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 247. zk.): «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.»

Era horretako hutsak aurkitu ditugu Osakidetzako iragarki batean –aurkibidean, tituluan eta euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan–. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen iragarki hori, 77. zenbakian, 2018ko apirilaren 23an, eta, haren bidez, izendapen askez izendatzen da Donostialdea Erakunde Sanitarioko Oiartzungo Lehen Mailako Arretako unitateburua. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egin behar da hemen:

honako hau esaten duen lekuan:

«IRAGARKIA, Donostialdea ESIko izendapen askearen bitartez Oiartzungo Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostu bat esleitzeari buruzkoa.».

hauxe esan behar du:

«IRAGARKIA, Donostialdea ESIn Oiartzungo Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.»

honako hau esaten duen lekuan:

... «Donostialdea ESIko zuzendari gerenteak Donostialdea ESIan izendapen askearen bitartez Oiartzungo Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostu baten esleipena egiten du. Ebazpenaren testu osoa web-orri honetan dago argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net»

hauxe esan behar du:

...«Donostialdea ESIko zuzendari gerenteak deialdi bat egin du Donostialdea ESIn izendapen aske bidez betetzeko Oiartzungo Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostua. Deialdiaren oinarriak zein lanpostuaren profila web-orri honetan argitaratuta daude: www.osakidetza.euskadi.net»

Interesdunek eskabideak aurkeztu beharko dituzte deialdiaren oinarrietan jasotakoaren arabera, 10 egun balioduneko epean, huts-zuzenketa hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Dena den, 2018ko apirilaren 24tik 2018ko maiatzaren 8ra aurkeztutako eskabideak onartuko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko intraneten argitaratutako deialdiaren iragarkian jasotakoari jarraituz.

Donostia, 2018ko maiatzaren 22a.

Donostialdea ESIko zuzendari gerentea.
E (Irailaren 3ko 1052/2015 Ebazpena).

Pertsonaleko zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala