Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2018ko uztailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3425

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 671/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 671/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Alberto Besga Bejarano.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Maider Polo Solleiro eta Aritz Garcia de Andoain.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-05-03an. Hona hemen epaitza:

90/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 3a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 671/2017 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Alberto Besga Bejarano, letraduaren laguntzarik gabe eta prokuradorearen ordezkaritzarik gabe.

Demandatuak: Maider Polo Solleiro eta Aritz Garcia de Andoain, legez auzi-ihesean deklaratuak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Alberto Besga Bejaranok jarri duen demanda, Maider Polo Solleiro-ren eta Aritz Garcia de Andoain-en aurkakoa; horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut 269,81 euro gehi ebazpen honen hirugarren zuzenbide-oinarrian zehaztutako legezko interesak ordaintzera.

Maider Polo Solleiro-ri eta Aritz Garcia de Andoain-i ezartzen dizkiot kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin da apelazio-errekurtsoa jarri beraren aurka, PZLko 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera; urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatu zen lege hori.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena. Epai hori, epaiari dagokion egunean jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, eman zuen epaile berberak irakurri du. Fede ematen dut.

Aritz Garcia de Andoain demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzean 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana