Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2018ko uztailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3420

EDIKTUA, 400/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Judizio arruntean, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, 400/2016 prozedura arrunta bideratu da, Santander Consumer Renting SLk eskatuta, Ignacio Gorrochategui Barcena-ren aurka. Prozedura horretan, epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

157/2017 EPAIA

Gernika-Lumo (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko abenduaren hamalaua.

Iñigo Carlos Martínez Azpiazu jaunak, Gernika-Lumoko (Bizkaia) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile denak, ikusi ditu epaitegi honetan bideratutako 400/2016 judizio arruntaren autoak. Judizio horretan, hauek izan dira alderdiak: demandatzaile legez, Santander Consumer Renting, S.L., Zigor Capelastegui Cristóbal prokuradorearekin eta Juan Luis Lobeto Guerras letraduarekin; eta, bestetik, demandatu legez, Ignacio Gorrochategui Bárcena, zeina auzi-ihesean baitago. Eta auzigaia kontratua suntsiaraztea eta zenbateko bat erreklamatzea izan da.

EPAITZA

Partez baiesten dut Santander Consumer Renting, S.L.ren ordezkaritzak Ignacio Gorrochategui Barcena-ren aurka jarri duen demanda, eta, horrenbestez,

– suntsitutzat deklaratzen dut ibilgailuaren epe luzeko 612A20120001260 zenbakiko errentamendu-kontratua, Santander Consumer Renting, S.L.ren eta Ignacio Gorrochategui Barcena-ren artean sinatua 2012ko martxoaren 22an;

– Santander Consumer Renting, S.L.-ren jabetza deklaratzen dut ibilgailu honi dagokionez: Audi marka, A4 2.0 TDI 143CV modeloa, WAUZZZ8K2DA001560 bastidore-zenbakia, 0234-HJW matrikula.

– Errentamenduak sortutako kuotengatik jasotako errentak Santander Consumer Renting, S.L.ri esleitzen dizkiot behin betiko.

– eta demandatua kondenatzen dut Santander Consumer Renting, S.L.ri ordaintzera honako kopuru hauek: 3.553,90 euro, kopuru horren legezko interesak demanda jarri zenetik, eta Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluak aurreikusitakoak gaur egungo datatik aurrera;

Alderdi bakoitzak berak eragindako gastuak ordaindu beharko ditu; gastu komunak, berriz, erdibana ordainduko dira.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4768000004040016. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ignacio Gorrochategui Barcena demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko martxoaren hogeita zazpian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala