Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2018ko ekainaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3395

EDIKTUA, 1136/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1136/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Medius Collection SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Miguel Angel Alonso Fernandez.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman zen, 2018-05-15ean, eta honako hau dio epaitzak:

227/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 15a.

Nik, Belén González Martínek, barruti honetako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 1136/2017 hitzezko judizioaren prozedurako autoak. Prozedura hori Medius Collection SLk eskatuta bideratu da, Miguel A. Villegas Fernándezen aurka (auzi-ihesean eta ordezkaririk gabe prozesu honetan). Bada, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman da, oinarri hauen arabera:

Miguel A. Villegas Fernández demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana