Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2018ko ekainaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
3382

AGINDUA, 2018ko ekainaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, honako agindu honen hutsak zuzentzekoa: Agindua, 2018ko apirilaren 25ekoa, zeinaren bidez argitaratzen baita Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa. Prozedura horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko dira, bai eta aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Gisa horretako akatsak atzeman dira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren testuan (2018ko maiatzaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 84. zk), zeinaren bidez deitzen baita hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa. Prozedura horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko dira, bai eta aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere. Beraz, dagokion zuzenketa egiten da jarraian:

2018/2387 (54/10) orrialdean, I. eranskinean, «Epaimahaia- A017» atalaren barruan, hau dio:

«Ordezkoa

Epaimahaiburua:

Valencia Monreal, Eduardo»

Baina hau esan behar du:

«Ordezkoa

Epaimahaiburua:

Butroe Jauregi, Joseba Mirena»

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana