Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2018ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3246

ERABAKIA, 2018ko ekainaren 13koa, Merezimenduak Baloratzeko Batzordearena, 2018ko urtarrilaren 11ko Aginduaren bidez deitutako farmazia-bulego baten titulartasuna eskuratzeari buruzkoa, Vitoria-Gasteiz eremu farmazeutikoan farmazia-bulego bat esleitzeko.

Honako erabaki hau hartu du farmazia-bulego baten titulartasuna eskuratzeko Osasuneko sailburuaren 2018ko urtarrilaren 11ko Aginduaren bidez egindako deialdiko eskabideak baloratzeko batzordeak:

«Onartzea aipatu aginduaren bidez irekitako prozeduran parte hartu zutenek lortutako puntuazioak jasotzen dituen behin betiko zerrenda (eranskinean jasotzen da).

Farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 25eko 338/11995 Dekretuaren 4.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 15. artikuluak xedatutakoaren arabera, behin betiko zerrenda horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Farmazia Zuzendaritzari, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzan Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean.»

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 13a.

Balorazio Batzordeko lehendakaria,

ELENA SANTESTEBAN OTAZU.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala