Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2018ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3233

110/2018 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, 2018-2019 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei elkarrizketa-laguntzaileez hornitzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lankidetza-hitzarmen hori sinatu du; beraz, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, 2018-2019 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei elkarrizketa-laguntzaileez hornitzeko. Eranskinean dago testua.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 14a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN EKAINAREN 14KO 110/2018 EBAZPENARENA
HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ARTEKO LANKIDETZARAKO OINARRIAK, LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASTETXE PUBLIKOETAN ETA HIZKUNTZA-ESKOLA OFIZIALETAN 2018-2019 IKASTURTERAKO MINTZAPRAKTIKAKO IRAKASLE LAGUNTZAILEAK JARTZEKO

Kanpoko Hezkuntza Jarduera arautzen duen ekainaren 25eko 1027/1993 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari dagokio, besteak beste, Espainiako hezkuntza eta kulturak kanpoan duen proiekzioa bultzatzea, eta, horretarako, espainiar kultura eta hizkuntzaren sustapen eta hedapenaren nahiz nazioarteko lankidetzaren esparru zabalenean txertatzea hezkuntza-ekintza hori.

Mintzapraktikarako irakasle laguntzaileen programaren bidez, Alemania, Australia, Belgika, Bulgaria, Kanada, Txina, Estatu Batuak, Filipinak, Finlandia, Frantzia, Hong Kong, Hungaria, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Malta, Marocco, Norveia, Zeelanda Berria, Herbehereak, Portugal, Erresuma Batua eta Suediako hautagaiak aukeratzen ditu Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, Espainiako Estatuko autonomia-erkidegoetako eta hiri autonomoetako Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako etata hizkuntza-eskola ofizialetan zerbitzuak eman ditzaten.

Programa hori antolatzeko oinarria Espainian eta programan parte hartzen duten herrialdeetan indarrean dauden Hezkuntza, Kultura, Zientzia eta Teknika arloetako bitariko lankidetza-hitzarmenek osatzen dute.

Programa honek azken deialdietan izan duen arrakastaren ondorioz, nabarmen ugaritu da mintzapraktikako irakasle laguntzaileen kopurua. Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2018-2019 ikasturtean beharko dituen mintzapraktikako irakasle laguntzaileak aukeratze aldera Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak hartu beharreko neurriak hartzea da lankidetza-oinarri hauen helburua.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartu zen bere Autonomia Estatutuaren 16. artikuluaren arabera, hezkuntzaren arau-garapen eta betearazpenerako eskumena, hezkuntzaren maila eta gradu, modalitate eta espezialitate guztietan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak atzerriko hizkuntzen irakaskuntza sustatzen eta bultzatzen ari da bere kudeaketa-esparruko ikastetxeetan.

Hori guztia dela-eta, beharrezkoa da Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetzaren oinarriak ezartzea, mintzapraktikako irakasle laguntzaileen programa behar bezala kudeatzeko.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren aldetik, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateetako estatu-idazkariak sinatuko du; uztailaren 3ko 603/2015 Errege Dekretuaren bidez egin zen haren izendapena.

Eusko Jaurlaritzaren aldetik, berriz, Hezkuntzako sailburuordeak sinatuko du, Eusko Jaurlaritzaren Araubide Juridikoko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren XIII atalean ezarritakoak ematen dion baimenarekin.

Hona hemen Euskal Autonomia Erkidegoak zuzenean finantzatuko dituen laguntzaileen kupoari dagozkion alderdiak arautzeko:

OINARRIAK

– Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak mintzapraktikako ehun eta hiruroeita hiru irakasle laguntzaile aukeratuko ditu gehienez ere: ingeleseko ehun eta berroita zazpi, frantseseko hamar eta alemaneko sei, eta horiek denak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak banatuko ditu bere ikastetxeetan.

– Ikasturtea hasi baino lehen, aukeratutako laguntzaileen zerrenda zehatza bidaliko dio Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Euskal Autonomia Erkidegoari.

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetara joaten diren mintzapraktikako irakasle laguntzaileek Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak zuzenean kudeatutako ikastetxeetako baldintza berberak bete beharko dituzte. Konkurrentzia lehiakorreko erregimenean diru-laguntza publikoak emateko oinarriei buruzko 2005eko apirilaren 20ko ECI/1305/2005 Aginduan (maiatzaren 12ko BOE) edo hori ordezten duen arauan daude jasota baldintza horiek.

– Ingeleseko mintzapraktikako ehun eta berrogeita zazpi irakasle laguntzaile, frantseseko hamar laguntzaile eta alemaneko sei laguntzailera arteko gastua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak finantzatuko du 2018-2019 ikasturtean, bere aurrekontuen kontura. Kontzeptu hauek finantzatuko dira, hain zuzen ere:

– 700,00 euroko hileko laguntza, 2018ko urriaren 1etik 2019ko maiatzaren 31ra.

– Osasun-estaldura, Europako osasun-txartelik ez duten mintzapraktikako irakasle laguntzaileentzat.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak harrera- eta orientazio-ikastaro bat antolatuko du bere ikastetxeetara joango diren mintzapraktikako irakasle laguntzaile guztientzat.

Lankidetzarako oinarri hauek zortzi hilabetez egongo dira indarrean: 2018ko urriaren 1etik 2019ko maiatzaren 31ra. Aldi hori urtero luzatuko da, lankidetzarako oinarri berriak sinatuz. Lankidetzarako oinarri hauen partaide den edozein administraziok sala ditzake oinarri hauek, azkentze-data baino gutxienez hiru hilabete lehenago.

Lankidetzarako oinarri hauen formalizazioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Alderdiek noiznahi proposatu ahal izango dute lankidetzarako oinarriak berrikustea, bidezkotzat jotzen dituzten aldaketak egiteko.

Eta hala jasota gera dadin, agiri honen hiru ale sinatzen dira, 2018ko maiatzaren 2an.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren aldetik:

Hezkuntza, Lanbide Heziketa Eta Unibertsitateetako Estatu-Idazkaria,

MARCIAL MARÍN HELLÍN.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila:

Hezkuntza Sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.


Azterketa dokumentala