Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2018ko ekainaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3231

AGINDUA, 2018ko ekainaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2018ko maiatzaren 10eko Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko aipatutako irakaskuntza-kidegoetako irakasle funtzionarioen lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak onartzen ditu 2018ko maiatzaren 10eko Aginduak. Lehiaketa horren deialdia 2017ko azaroaren 16ko Aginduaren bidez egin zen (azaroaren 20ko EHAA).

Agindu horren aurka Enrique Gaztañagak jarritako berraztertzeko errekurtsoan Hezkuntzako sailburuak 2018ko ekainaren 1eko Agindua eman du, zeinaren bidez baiesten baitira errekurtso-jartzailearen uziak; eta, horrela, onartu egiten da lehiaketa horretan parte hartzeari egin dion ukoa, eta bertan behera uzten da lekuz aldatzeko lehiaketan IES R.M. Zuazola-Larrañaga BHIn esleitutako behin betiko destinoa (espezialitatea: Gorputz Hezkuntza, D hizkuntza-eredua).

Ondorioz, eta eman dizkidaten eskumenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 10eko Aginduko I. eranskinean jasotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena aldatzea. Agindu horren bidez onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak. Hona hemen aldaketa:

– Bertan behera uzten da Enrique Gaztañaga Azpiazuri IES R.M. Zuazola-Larrañaga BHIn esleitutako behin betiko destinoa (espezialitatea: Gorputz Hezkuntza, D hizkuntza-eredua).

Bigarrena.– Enrique Gaztañaga Azpiazu geratu egingo da orain errekurritu duen lekualdatze-lehiaketa egin den momentuan zeukan behin betiko destinoan; hau da, Beasain BHIn, (espezialitatea: Gorputz Hezkuntza, D hizkuntza-eredua).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 7a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala