Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2018ko ekainaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HONDARRIBIKO UDALA
3199

IRAGARKIA, zeinaren bidez izapidetzen baita Hondarribiko udalerriko zarataren mapa eta zonifikazio akustikoari buruzko informazio publikoa.

2018ko apirilaren 26ko Udalbatzaren bilkuran Hondarribiko udalerriko zarataren mapa eta zonifikazio akustikoa onartu ondoren, jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den azken argitalpenetik zenbatzen hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, baita Udalaren web-orrian ere.

Aipatutako epean pertsona fisiko nahiz juridiko orok dagoen dokumentazioa eta jarraitutako izapidea kontsultatu ahal izango du Kale Nagusiko 20. zenbakian dagoen udaletxeko 4. solairuko Bulego Teknikoan, 09:00etatik 13:00etara, eta dagozkion alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

Hondarribia, 2018ko ekainaren 5a.

Alkatea,

TXOMIN SAGARZAZU ANCISAR.


Azterketa dokumentala