Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2018ko ekainaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
3198

IRAGARKIA, Bizkaiko Batzar Nagusiek Bilboko udalerriko bandera onesteko 2018ko maiatzaren 30ean hartutako Akordioari buruzkoa.

Hauxe jakinaraziko dut: Bizkaiko Batzar Nagusiek, 2018ko maiatzaren 30eko osoko bilkuran, Bilboko udalerriko bandera onesten duen erabakia onetsi dute, eta nik erabakia aldarrikatu eta agindu dut argitara dadila. Hauek dira banderaren ezaugarriak:

«Bandera errektangularra, 2:3 neurrikoa, zuria, goiko aldean idulki edo dado gorri bat duena, zorroaren ondoan. Idulki horrek lauki-formakoa izan behar du, eta alboan zorroaren erdia»

Jendaurrean jar dadin eta dagozkion ondorioetarako.

Bilbao, 2018ko ekainaren 8a.

Ahaldun nagusia,

UNAI REMENTERIA MAIZ.


Azterketa dokumentala