Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2018ko ekainaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
3197

IRAGARKIA, Bizkaiko Batzar Nagusien 2018ko maiatzaren 30eko Akordioari buruzkoa. Akordio horren bidez Bilboko udalerriko armarria onesten da.

Hauxe jakinaraziko dut: Bizkaiko Batzar Nagusiek, 2018ko maiatzaren 30eko osoko bilkuran, Bilboko udalerriko armarria onesten duen erabakia onetsi dute, eta nik erabakia aldarrikatu eta agindu dut argitara dadila. Hauek dira ezaugarriak:

«Zilarrezkoa, uhin urdin eta zilarrezkoen gainean, ezkerreko aldetik mugituz, bi begiko zubi bat, kolore horretakoa, eta eskuin aldean kolore bereko eliza bat, gorri biziko estaldurarekin, eta zubiaren gainean bi otso, oinez, beltzez, makila bati lotuta».

Jendaurrean jar dadin eta dagozkion ondorioetarako.

Bilbao, 2018ko ekainaren 8a.

Ahaldun nagusia,

UNAI REMENTERIA MAIZ.


Azterketa dokumentala