Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2018ko ekainaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3192

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 748/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 748/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Mapfre Familiar, S.A.

Abokatua: Isabel Maria Ruano De La Fuente.

Prokuradorea: Jesus Maria de las Heras Miguel.

Demandatua: Cuesta Ochoa, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-03-20an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Aurreko guztia aintzat hartuta, osorik baiesten da Mapfre Familiar, S.A.ren prozesu-ordezkaritzak aurkeztutako demanda, eta, ondorioz, Cuesta Ochoa, S.L. kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: bi mila, bederatziehun eta berrogei euro eta hogeita hamar zentimo (2.940,30), bai eta ebazpen honen bosgarren oinarrian zehaztutako berandutze-interesak eta auzi honetan sortutako prozesu kostuak ere.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Cuesta Ochoa, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala