Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2018ko ekainaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3191

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 370/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Eibarko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 370/2016 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Beatriz Elkoro Bagliettoren eskariz, Ihintza Eguia Martinezen aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

35/2018 EPAIA

Eibarren, bi mila eta hemezortziko martxoaren hamaseian.

Nik, Gonzalo Martín Vázquezek, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratu titularrak, ikusi ditut 370/2016 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek parte hartu duten: demandatzailea, Beatriz Elkoro Baglietto, eta demandatua, Ihintza Egia Martínez, auzi-iheslari deklaratua.

EPAITZA

Osorik ezesten dut Beatriz Elkoro Baglietto andreak Ihintza Egia Martínez andrearen aurka jarritako demanda. Hortaz, demandatua absolbitu egiten dut haren aurka egindako uzi guztietatik.

Judizioan sortutako kostuak alderdi demandatzaileari ezartzen dizkiot, berariaz.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta adierazi epaia irmoa dela eta, beraz, ezin dela errekurtsorik jarri beraren aurka (PZL-ren 455.1 artikulua).

Horrela, bada, epai honen bidez, Erregearen izenean, Gonzalo Martín Vázquez epaitegi honetako magistratu titularrak erabaki, agindu eta sinatzen du.

Ihintza Eguia Martinez demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut jakinarazpen-zedula hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko maiatzaren hiruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala