Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2018ko ekainaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3185

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko maiatzaren 10ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak 2018ko ekitaldirako arautzen eta iragartzen dituena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Aipatutakoen moduko huts bat egin da Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko maiatzaren 10eko Aginduaren testuan (agindu haren bidez, lurralde-proiektu turistikoetarako laguntzak 2018ko ekitaldirako arautzen eta iragartzen dira). Agindua 2018ko maiatzaren 23ko EHAAn argitaratu zen (98. zk.). Beraz, zuzendu egiten da hutsa:

2018/2731 (38/22 eta 38/23) orrialdean, II. eranskinean, honela dio:

«8.– Laguntzen zenbatekoa:

● Langileen kontratazioa (laguntza tekniko bidez, obra- eta zerbitzu-kontratu bidez edo gisa horretako zerbaiten bidez): laguntza onartutako gastuaren % 60koa izango da, eta, gehienez, 25.000 eurokoa erakunde bakoitzeko.

● Diruz lagundu daitezkeen gainerako jarduerak: onartutako gastuaren % 50, gehienez 66.500 euroko diru-laguntzara arte, erakunde bakoitzeko.

Nolanahi ere, gehienez ere 66.500 euro jaso ahal izango ditu erakunde batek, eranskin honetan agertzen diren diruz laguntzeko moduko kontzeptuengatik; salbuespena hiriburuez besteko toki-erakundeak izango dira, 15.000 euro jaso ahal izango dituzte-eta diru-laguntza gisa.»

Baina honela esan behar du:

«8.– Laguntzen zenbatekoa:

● Langileen kontratazioa (laguntza tekniko bidez, obra- eta zerbitzu-kontratu bidez edo gisa horretako zerbaiten bidez): laguntza onartutako gastuaren % 60koa izango da, eta, gehienez, 25.000 eurokoa erakunde bakoitzeko.

● Diruz lagundu daitezkeen gainerako jarduerak: onartutako gastuaren % 50, gehienez 66.500 euroko diru-laguntzara arte, erakunde bakoitzeko.

Nolanahi ere, gehienez ere 66.500 euro jaso ahal izango ditu erakunde batek, eranskin honetan agertzen diren diruz laguntzeko moduko kontzeptuengatik; salbuespena hiriburuez besteko udalerriak izango dira, 15.000 euro jaso ahal izango dituzte-eta diru-laguntza gisa.»


Azterketa dokumentala