Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2018ko ekainaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3184

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez erregulatzen baitira, 2018-2019 ikasturtean, doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak, eta laguntza horien deialdia egiten.

25.6 artikuluan eskatzaileen eskakizunak deskribatzen dira; bada, artikulu hori aldatzen da, eta honela idatzita geratzen:

6.– Batez besteko nota hau izatea, edo hortik gorakoa:

a) 6 puntu 10., 11. eta 12. arloak egiteko.

b) 6,5 puntu 1., 2., 3., 8., 9., 13., 15. eta 16. arloak egiteko.

c) 7 puntu 4., 5., 6., 7., 14., 17., eta 18. arloak egiteko.

d) 6,5 puntu Ikerketa Espezifikoko arloak egiteko.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Araudi aplikagarria.

Agindu honetan aurreikusi ez denerako, honako xedapen hauek hartuko dira kontuan: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutako EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; eta Diru Laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorreko oinarrizko aginduak (diru-laguntzen lege orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak garatua).

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, horretarako agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta ondorengoetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, eta, horretarako, bi hilabete izango dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautu duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 31.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala