Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2018ko ekainaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3169

IRAGARKIA, 2018ko ekainaren 11koa, Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zuzenketa bat egin dela etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide objektiboa aitortzeko prozedura batean.

Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia kalea 13, 5, 20004 Donostia) ager daiteke, bost eguneko epean, zuzenketaren edukia ezagutzeko, eta hamar eguneko epea izango du alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituen dokumentuak aurkezteko. Epea iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2018ko ekainaren 11.

Gipuzkoako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO SANZ ARAUJO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala