Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2018ko ekainaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3161

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 252/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (252/2015 prozedura).

Demandatzailea: Alejandra Torres Ruiz

Abokatua: Cristina Barrero De La Fuente.

Prokuradorea: Uriz Martin Gonzalez.

Demandatua: Guillermo Murillo Gaitan.

Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak arautzea.

Aipatu judizioan, epaia eman zen 2018-04-10ean, eta honako hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

Bienvenido Guillermo Murillo Gaitán-en aurka, Alejandra Torres Ruiz-en izenean eta haren ordez Martín prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut zati batean; eta, hortaz, XXXXX adingabeko semeari dagokionez neurri hauek hartzea erabaki dut.

1.– Guraso-ahala. Guraso biek dute XXXXX adingabearen guraso-ahala; hala ere, aita absente dagoen bitartean, amak baliatuko du esklusibotasunez.

Esklusibotasun horrek harekin dakar amak adingabearekin loturiko erabaki garrantzitsuak hartu ahalko dituela aitaren baimena eskatu behar izan gabe. Guraso-ahalaren arloan hartu beharreko erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:

a) Adingabearen egoitza hark ohiko bizileku duen udalerritik kanpora aldatzea; adingabea atzerrira joatea, oporraldiko bidaiak barne.

b) Ikastetxea aukeratzea eta, behar bada, ikastetxea aldatzea.

c) Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.

d) Gizarte- eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak; hala nola, bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak.

e) Premiazkoak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.

Halaber, adingabearekin dagoen gurasoak hari buruzko erabakiak hartzerik izango du beste gurasoari aldez aurretik galdetu gabe, baldin eta larrialdiko egoerarik gertatu bada, edo erabakiak eguneroko bizimoduko gorabehera arrunt eta ohikoei buruzkoak badira.

2.– Zaintza eta jagoletza esleitzea. XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza Alejandra Torres Ruiz amari esleitzen zaizkio.

3.– Egonaldi-, komunikazio- eta bisita-araubidea. Ez da bidezkoa aitaren eta semearen arteko bisita-araubide bat ezartzea. Aitak semearekin harremana berriro edukitzeko nahia adierazten badu, gurasoen artean adostu ahalko dituzte bisitak, eta, desadostasunik bada, neurri hau aldatzeko eskatu ahal izango da, horretarako dagoen legezko prozeduraren bidez.

4.– Elikadura-pentsioa. Aitak seme adingabearen mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, demanda aurkeztu zen egunetik (2015-04-21) harik eta hura adinez nagusi izatera iritsi eta ekonomikoki independentea izan arte edo izateko moduan egon arte, fede onez jokatuta. Pentsio hori hilean 200 eurokoa izango da, eta urteko hamabi hilabeteetako lehenengo bost egunetan ordaindu beharko dio amari. Pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo aurreko urtean hura ordezten duen erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera, abendutik abendura neurtuta; lehen eguneratzea 2019ko urtarrilaren batean gauzatuko da.

5.– Aparteko gastuak. Semearen bizitzan sortzen diren aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek, ados badaude eta adostasuna modu fede emailean jasotzen bada agiri bidez; bi gurasoen artean erabaki beharko dira gastu horiek, edo, adostasunik ez badago, baimen judizialaren bidez; edozein kasutan, gastua egin aurretik. Kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (izan ere, urtero errepikatzen dira); bestelako gastuak, berriz, sartu egingo dira apartekoen kontzeptuan, eta katalogo posible osoa adierazi asmorik gabe, honako hauek izan daitezke: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, edozein gaixotasun fisiko edo mentalari lotutakoak, bai eta, prestakuntza-arloan, eta eskolan atzeratuta egonez gero, derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere.

Goragoko lerroaldean zehaztutako aparteko gastuak egiteko, guraso bien adostasunezko erabakia beharko da, betiere haiek egin aurretik; eta adostasunik ez bada, arazoa epailearen esku utzi beharko da, zeinak erabakiko baitu gastua bi gurasoek egin beharko duten ala ez ebazpen honetan ezarritako proportzioan. Ebazpena aldekoa izango da, baldin eta adingabearentzako beharrezkoa eta egokia bada gastua eta familiaren zirkunstantziekin bat badator. Oso beharrezko diren presako gastuak araubide horretatik kanpo geratzen dira, eta aldez aurretik ezin bada, aski izango da beste gurasoari ondoren jakinaraztea.

Aparteko gastuak ordaintzeko obligazioa amaitu egingo da semea –adin nagusikoa edo legez emantzipatua izanik– ekonomikoki independentea izaten denean, 150. eta 152. artikuluetako amaitze-kausei kalterik egin gabe.

6.– Ez da beste neurririk hartu behar.

Ez zaizkio kostuak inori ezarri.

Epaiaren aurka aurkez daitezkeen errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZL, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 9200 0500 1274; eta kontzeptua: 1847 0000 00 0252 15. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Guillermo Murillo Gaitan demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2018ko apirilaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala