Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2018ko ekainaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3110

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 473/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 473/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Alejandro Garcia Morquecho.

Abokatua.

Prokuradorea: Maria Luisa Gutierrez Ontoria.

Demandatua: Raul Rodriguez Santamaria eta Raike Designs, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-11-29an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten da Alejandro García Morquecho jaunak Raul Rodríguez Santamaría jaunaren eta Raike Designs S.L.ren aurka aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez:

1.– Raul Rodríguez Santamaría jauna eta Raike Designs S.L. kondenatzen ditut honako zenbateko hauek ordaintzera: 31.000 euro printzipalarenak eta 3.367,10 euro 2017ko maiatzaren 22ra arteko interesengatik, gehi legezko interesak.

2.– Raul Rodríguez Santamaría jauna eta Raike Designs S.L. Kondenatzen ditut prozeduraren kostuak ordaintzera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Raul Rodriguez Santamaria eta Raike Designs S.L. demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko abenduaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala