Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2018ko ekainaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3105

AGINDUA, 2018ko ekainaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez hasierako onarpena ematen baitzaio Armañongo eremuaren Natura Baliabideak Antolatzeko Planari eta jendaurrean jartzen baita.

2016ko uztailaren 13ko Aginduaren bidez, erabaki zen hasiera ematea Armañongo Natura Baliabideak Antolatzeko Plana onartzeko espedienteari.

Arabako Foru Aldundiak planaren gaineko txostena egin du, eta, gero, entzunaldi-izapidea ere bete du, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren 7.b) artikulua betez.

Naturzaintza-Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Aholku Kontseiluak 2018ko ekainaren 7an egindako deialdian, plan horren berri eman zen, eta onartu egin zen, 2018ko ekainaren 8an emandako txostenak egiaztatzen duenez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bateginaren 7.c) artikuluak ematen didan eskumena dela bide (apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea hasierako onarpena eman dakion Armañongo Natura Baliabideak Antolatzeko Planari.

Bigarrena.– Armañongo Parke Naturalaren Natura Baliabideak Antolatzeko Plana jendaurrean jartzea, 60 egunez, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Interesdunek Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (https://euskadi.eus/natura) kontsultatu ahal izango dute dokumentu hori.

Era berean, erakunde hauetan ere aztertu ahal izango da dokumentua:

– Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila. Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

– Karrantza Haranako eta Trucios-Turtziozko udalerriak.

Alegazioak, iradokizunak eta oharrak, ahal dela, baliabide elektronikoen bidez bidaliko dira Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 8a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala