Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2018ko ekainaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3090

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Zereginetako Zuzendaritzak Donostia udalerrian (Gipuzkoa) Portaaviones eraikineko hidrotermia sistemako urak lurretik itsasora isurtzeko eskatutako baimenaren espedientea.

Espediente-kodea: VTM-G-2018-0003.

Eskatzailea: Portu eta Itsas Zereginetako Zuzendaritza – Eusko Jaurlaritza.

Jarduera: klimatizazio hidrotermikoa.

Jardueraren kokapena: Kaimingaintxo plaza 1 – 20003 Donostia.

Ingurune hartzailea: Donostiako portua.

Isurketa-gunea:

UTM Koordenatuak: X = 582.050 Y = 4.797.220.

Isurketa-mota eta bolumena: hozteko urak eta berokuntza (21.119 m3/urtean).

Hori guztia jendaurrean egongo da egutegiko eta ondoz ondoko hogei (20) egunez, iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera (irailaren 23ko EHAA). Aldi horretan, bada, isurketa horrek kalte egingo diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte Uraren Euskal Agentzian, Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan, Donostian (Intxaurrondo kalea 70, 1. solairua). Izan ere, han egongo da espedientea eskuragarri, nahi duenak azter dezan.

Donostia, 2018ko maiatzaren 23a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala