Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2018ko ekainaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3053

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 30ekoa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Idazkaritzako lanpostuaren sailkapena hirugarren mailakotik bigarrenekora eta zeinaren bidez sailkatzen baitira Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Kontu Hartzailetzako eta Diruzaintzako lanpostuak, estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeak.

2018ko urtarrilaren 22an, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen Osoko Bilkurak erabaki zuen Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari aipatutako mankomunitateko Idazkaritza bigarren mailakoa sailka zezala eskatzea.

Horri dagokionez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (aurrerantzean, TAOL) 92.bis artikuluaren lehenengo zenbakian xedatutakoaren arabera, beharrezko diren hainbat egiteko publiko daude –idazkaritza, fede publikoa ematekoa eta aginduzko lege-aholkularitzakoa; eta aurrekontuaren eta ekonomiaren eta finantzen kudeaketaren barne-fiskalizazioa eta kontrola, eta kontabilitatea, diruzaintza eta diru-bilketa– Toki Korporazio guztietan, eta horien erantzukizun administratiboa estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeta dago.

Halaber, aipatutako 92.bis artikuluaren laugarren zenbakian xedatzen denez, Gobernuak, errege-dekretu baten bidez, arautuko ditu estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak sortu, sailkatu eta ezabatzeko espezialitateak.

2018ko martxoaren 16an, TAOLren 92.bis artikuluaren laugarren atalean bildutakoaren ondorioz, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen 128/2018 Errege Dekretua (128/2018 Errege Dekretua, aurrerantzean) argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean.

128/2018 Errege Dekretuaren 8.artikuluko 2. atala kontuan hartuz, Udal Mankomunitateak artikulu berberaren lehengo atalean agertzen diren mailatan sailkatzen dira, Autonomia Erkidegoen eskutik, mankomunitateen ezaugarri propioen arabera.

Hori arautzen duen Euskal Autonomia Erkidegoaren araudirik indarrean ez dagoenez, 128/2018 Errege Dekretuaren 8.1 artikuluko parametroak dira aintzat hartu beharrekoak.

Horrela, 128/2018 Errege Dekretuaren 8.1.artikuluaren arabera, estatu-mailako gaitasuna duten funtzionarioentzat gordetako idazkaritza lanpostuen sailkapena Autonomia Erkidegoei dagokie. Aipatutako artikuluaren b) atalari jarraituz, 5.001 eta 20.000 biztanle arteko udalerrietako eta 5.001 biztanle baino gutxiagoko baina 3.000.000 euro baino aurrekontu handiagoa duten udalerrietako idazkaritzako lanpostuak bigarren mailako idazkaritzak dira eta, hala izanda, Idazkaritza azpieskalakoak diren –sarrerako kategoria– funtzionarioentzako gordetzen dira (128/2018 Errege Dekretuaren 17. eta 24.2 artikuluak).

Orobat, 128/2018 Errege Dekretuaren 13.artikuluak kontu-hartzailetza lanpostuen sailkapena Autonomia Erkidegoei esleitzen dio eta artikuluaren 2.atalak adierazten du bigarren mailako idazkaritza duten toki-erakundeko kontu-hartzailetza lanpostuek bigarren mailako izaera dutela eta Kontu-hartzailetza-Diruzaintza azpieskalakoak diren sarrerako kategoria– funtzionarioentzat gordeak daudela (128/2018 Errege Dekretuaren 17. eta 25.2 artikuluak).

Era berean, 128/2018 Errege Dekretuaren 14.artikulua aintzat hartuz, bigarren mailako gisa sailkatutako Toki-Korporazioetan, Diruzaintza izeneko lanpostu bat egon beharko da, Kontu-hartzailetza-Diruzaintza azpieskalako estatu-mailako gaitasuna duten funtzionarioentzat gordea.

Ondorioz, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen aurrekontua arauz eskatutako gutxieneko zenbatekoa baino handiagoa dela (3.000.000 euro) ikusirik, bere idazkaritza bigarren mailako gisa sailkatu ahal izateko, Zuzendaritza honek erabaki du sailkapen horretarako prozedura hastea, 128/2018 Errege Dekretuaren 8.artikuluarekin bat etorriaz.

Gauzak horrela, prozeduraren instrukzio-aldian, Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu zitzaion txostena eman zezala Mankomunitatearen eskaeraren inguruan. 2018ko apirilaren 4an, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak eskatutako txostena jaso du. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Idazkaritzako lanpostuaren sailkapena gaur egun hirugarren mailakoa denetik bigarrenekora aldatzeko eskabideari buruzko aldeko txostena helarazi du.

Beste aldetik, ez aipatutako udalek, ezta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko oraingo Idazkari-Kontu-hartzaileak ere (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluaren arabera bete beharreko entzunaldiaren izapidea eman ondoren) ez dute alegazio bat ere aurkeztu fase honetan.

Ondorioz, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen Idazkaritza (Idazkaritza azpieskalakoak diren funtzionarioentzat gordeta dago, sarrerako kategoria) bigarren mailako gisa sailkatzen da, eta, ondorioz, baita Kontu-hartzailetza-Diruzaintza lanpostua ere (Kontu-hartzailetza-Diruzaintza azpieskalan dauden funtzionarioentzat gordea, sarrerako kategoria), Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak bere lanpostu zerrendan gehitu behar dituenak.

Horregatik guztiagatik, Mankomunitateak aurkeztutako eskabidea ikusirik, TAOLren 92.bis artikuluarekin eta 128/2018 Errege Dekretuaren 8., 13. eta 14. artikuluekin bat etorriaz, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Idazkaritza lanpostua bigarren mailako gisa sailkatzea. Lanpostu hori Idazkaritza azpieskalakoak diren –sarrerako kategoria– estatu-mailako gaitasuna duten funtzionarioentzat gordeko da.

Bigarrena.– Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Kontu-hartzailetza lanpostua bigarren mailako gisa sailkatzea. Lanpostu hori Kontu-hartzailetza-Diruzaintza azpieskalakoak diren –sarrerako kategoria– estatu-mailako gaitasuna duten funtzionarioentzat gordeko da.

Hirugarrena.– Diruzaintza lanpostua Kontu-hartzailetza-Diruzaintza azpieskalako estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako gisa sailkatzea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen. Beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Erakunde Harremanetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; hala xedatzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, hargatik eragotzi gabe eskubidez onartutako bestelako aurkaratze-bideak erabiltzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, administrazio publiko interesdunak ezin izango du administrazioarekiko errekurtsorik jarri ebazpen honen aurka. Halere, errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, bi hileko epean, 29/1998 Legearen 45. artikuluan eta ondorengoetan ezarritakoari jarraituz. Lehenago eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza honi eskatu ahal izango zaio ebazpen hau deuseztatu edo atzera bota dezala, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluak xedatzen duen bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 30a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.


Azterketa dokumentala