Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2018ko ekainaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3052

106/2018 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Sustapen Ministerioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, informazio geografikoa ekoizteko, eguneratzeko eta elkarri trukatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lankidetza-hitzarmen hori sinatu du; beraz, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Sustapen Ministerioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, informazio geografikoa ekoizteko, eguneratzeko eta elkarri trukatzeko. Eranskinean dago testua.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 30a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 30EKO 106/2018 EBAZPENARENA
SUSTAPEN MINISTERIOAK ETA EUSKO JAURLARITZAK EGIN DUTEN HITZARMENA, INFORMAZIO GEOGRAFIKOA EKOIZTEKO, GAURKOTZEKOA ETA TRUKATZEKO

Elkarrekin dira, alde batetik, Rosana Navarro Heras andrea, Sustapen Ministerioko idazkariordea, azaroaren 18ko 503/2016 Errege Dekretuak hala izendatuta (EAO, 280. zk., 2016-11-19) eta Sustapen Ministerioaren uztailaren 23ko 1644/2012 Aginduan datorren bezala (EAO, 2012ko uztailaren 25a), zeinak Sustapen Ministerioko idazkariordeari dagozkion eskumenak ematen baititu, Estatuaren Administrazio Orokorraren izenean eta ordezkaritzan.

Eta, beste aldetik, Ignacio Maria Arriola Lopez jauna, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburua, azaroaren 26ko Eusko Jaurlaritzako Presidentetzaren 29/2016 Dekretuaren bitartez, apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuak ematen dizkio eskumenak erabiliz –zeinaren bitartez ezartzen baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala–.

Bi aldeek onartu diote elkarri, bakoitzak ordezkatzen duenaren izenean, hitzarmen hau izenpetzeko beharrezko lege-gaitasuna, eta horretarako, honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– uztailaren 5eko 14/2010 Legeak, Espainiako informazio geografikoaren azpiegiturei eta zerbitzuei buruzkoak, eginkizuna du informazio geografikorako zerbitzuen antolamendua osatzea eta, estatuko eskumenekin bat etorriz, arau orokorrak finkatzea, xede batekin: Espainian informazio geografikoaren azpiegiturak ezartzea, zertarako eta Administrazio Publikoek informazio geografikoan oinarritzen diren politikak errazago aplikatzeko eta informazio mota hori eskuragarri eta erabilgarri izateko.

Legeak 17. artikuluan dakartzan informazio geografiko eta kartografikoen zerbitzuak antolatzeko, hor dago Espainiako Kartografia Sistema.

Bigarrena.– Azaroaren 23ko 1545/2007 Errege Dekretuak, Espainiako Kartografia Sistema arautzen duenak, 1. ataleko 2 artikuluan dakar Espainiako Kartografia Sistemaren helburua dela funtzio publikoek informazio geografikoa modu eraginkorrean eskura izatea, horretarako arlo horretan eskumenak dituzten operadore publikoak era koordinatuan arituta, honako helburu hauekin:

a) Bermatzea informazio homogeneoa ekoizten dutela nork eta haren parte diren eta aldi berean Espainian jarduera kartografikoak dituzten organismo publikoek; horrela ziurtatuko baita Espainiako lurraldeko informazio geografikoaren koherentzia, jarraitutasuna eta barne erabilera.

b) Kartografiara eta informazio geografikora doan gastu publikoa efizienteagoa izatea eta baliabide publikoak ez barreiatzea eta bikoiztasunak ezabatzea, nola eta erakundeen arteko kooperazioa sustatuta.

c) Datu geografikoak publikoak izatea eta eguneratuta egotea.

d) Ekoizpen kartografiko ofizialaren kalitatea hobetzea eta, zerbitzu publiko bat den aldetik, haren erabilera ere optimizatzea, kartografiaren sektore pribatuaren lehia sustatuta.

Hirugarrena.– Kartografia Antolatzeko urtarrilaren 24ko 7/1986 Legean datorren bezala, Estatuko Administrazioaren eskumena da, Sustapen Sailaren mende dagoen Institutu Geografiko Nazionalaren bitartez:

– Geodesia- eta mailakaketa-sare nazionalak ezarri eta mantentzeko lanak.

– Topografiako Mapa Nazionalak osatzen dituzten 1:25.000 eta 1:50.000 eskalako kartografia-serieak osatu eta zaintzea.

Eta martxoaren 5eko 452/2012 Errege Dekretuak, Sustapen Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duenak, honako zeregin hauek ematen dizkio Institutu Geografiko Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiari:

– Topografiako Mapa Nazionalak osatzen dituzten 1/25.000 eta 1/50.000 eskalako kartografia-serieak osatu eta zaintzea.

– Espainiako lur-sare geodesikoak, zehaztasun handiko mailakaketa-sarea eta mareografoak planifikatzea eta kudeatzea, eta, orobat, nabigazio eta posizionamendu-sistemei buruzko aplikazioak garatzea.

– Lurraldea behatzeko plan nazionalak zuzentzea eta garatzea, aplikazio geografikoak eta kartografikoak dituztenean eta fotogrametria, teledetekzio sistemen aprobetxamendurako direnean, eta irudi aeroespazialetan oinarrituta lurzoruaren eredu digitalak ekoitzi, gaurkotu eta ustiatzen dituztenean.

– Plan Kartografiko Nazionala programatzea eta Datu Base Topografiko eta Kartografiko nazionalak ekoiztea, gaurkotzea eta ustiatzea, zertarako eta informazio geografikoa duten sistemetan txertatzeko eta Mapa Topografiko Nazionala eta gainerako oinarrizko kartografia eta kartografia eratorria osatzeko. Horrez gain, laborategi eta lantegi kartografikoak kudeatzeko.

– Espainiako Atlas Nazionala egitea eta gaurkotzea eta, horrekin batera, Estatuko Administrazio Orokorraren jarduera programa espezifikoetarako kartografia tematikoa egitea eta gaurkotzea, eta orobat erakunde publikoei kartografia arloan laguntza teknikoa ematea.

– Sistema Kartografiko Nazionalari euskarri tekniko eta operatiboa ematea; batez ere, Erreferentzia Nazionaleko Ekipamenduari, nola eta Kartografia Erregistro Zentrala kudeatuta, eta Izendegi Geografiko Nazionala, toponimia ofiziala eta lurralde mugei buruzko auzitegi txostena osatuta eta mantenduta.

– Espainiako Informazio Geografikoaren Azpiegitura planifikatzea eta kudeatzea, bai eta, Sistema Kartografiko Nazionalaren esparruan, informazio geografiko ofiziala bateratzea eta normalizatzea. Hala berean, informazio geografikoaren gaineko balio erantsiko zerbitzuak eta sistema eta aplikazio berrietakoak planifikatzea eta garatzea, batez ere Administrazio Publikoen arloan erabiltzeko.

Laugarrena.– 2010eko martxoaren 31n, Euskal Autonomia Erkidegokoak lankidetza Hitzarmen bat egin zuen Estatuko Administrazio Orokorrarekin, zertarako eta autonomia-erkidegoa Sistema Kartografiko Nazionalean integratzeko.

Bosgarrena.– Autonomia Estatutuko 10.31 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak du eskumen esklusiboa besteren artean lurralde-, itsasbazter, hirigintza- eta etxebizitza-antolamenduaren arloan.

Eta arlo horietan autonomia-erkidegoaren eskumenekoak diren funtzioak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak betetzen ditu Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 9. artikuluak hala aitortuta (dekretu horren bitartez sortu, ezabatu eta aldatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak eta finkatzen horien egitekoak eta jardun-arloak), baita apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuak aitortuta ere, zeinak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen baitu. Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzaren eginkizunen artean, aipatutako 77/2017 Dekretu horren 13.2. artikuluko n) o), p) eta q) letretan ageri den moduan, hauek daude:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Datu Espazialen Azpiegitura (DEA) eta bere geoataria (www.geoEuskadi.net) bultzatu eta koordinatzea, informazioren eta zerbitzu geografikoen zabalkundea eta berrerabilpena sustatuz.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren oinarrizko kartografia ofiziala lantzea eta erkidegoko Datu Espazialen Azpiegiturari bidaltzea, erkidegoko azpiegitura kartografiko eta geodesikoaren mantentzea kontrolatuz.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak sortzen duen informazio geografikoa koordinatzea, datu geografiko bateratuak eta kalitatezkoak eskuratzeko, gaur egungo eta etorkizuneko beharrei atzemanez eta Europar Batasuneko informazio espazialaren azpiegiturari buruzko Europako legerian (INSPIRE) ezarritakoa betetzen dela zainduz.

– Kartografia eta geodesia arloetako laguntza teknikoa eta informazio geografikoa zabaldu eta ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Datu Espazialen Azpiegituraren informazio geografikoaren eta zerbitzuen erabilera, banaketa eta ustiapena sustatuz.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritza arduratzen da erkidegoko Datu Espazialen Azpiegituraz (geoEuskadi); hura da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren informazio geografikoa koordinatzeko, bateratzeko, berrerabiltzeko eta hedatzeko plataforma korporatiboa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lankidetza-hitzarmenak ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin, kartografiaren, geodesiaren eta lurraldeko informazioaren arloan, zertarako eta kartografiara, geodesiara eta lurralde-informaziora bideratutako baliabide eta ahaleginak era optimoan aprobetxatzeko.

Seigarrena.– Bi aldeen interesekoa da beren jarduna koordinatzea eta bi administrazio publikoen beharrak asetzea informazio geografikoaren arloan, administrazioak elkarrekin aritzeko azaroaren 23ko 1545/2007 Errege Dekretuan datorren bezala, eta, horrela, informazio kartografikoaren eta geografikoaren ekoizpena bermatzea eta iturri askotariko datu geografikoak era koherentean konbinatu ahal izatea, zertarako eta Sistema Kartografiko Nazionala osatzen dutenek elkarrekin partekatzeko; horretarako, bat etorri behar da Euskal Autonomia Erkidegoa Sistema Kartografiko Nazionalean Integratzeko Hitzarmenarekin, azalpenen zati honen laugarren atalean aipatua.

Horrenbestez, bi aldeek ontzat jo dute Hitzarmen hau egitea eta aintzat hartzea hemen datozen,

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Hitzarmenaren helburua.

Hitzarmen honen helburua da lankidetzan aritzeko jarduera multzo bat finkatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Sustapen Ministerioko Institutu Geografiko Nazionalaren artean, zertarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko informazio geografikoa ekoizteko, bateratzeko, gaurkotzeko eta trukatzeko.

Bigarrena.– Egin beharrekoak.

Hauek dira hitzarmen honetan gauzatu beharrekoa:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko GNSS estazio iraunkorren sarea elkarrekin mantentzea eta ustiatzea eta sare geodesikoak eta mailakaketa-sareak mantentzea autonomia-erkidegoan.

2.– Elkarrekin aritzea erreferentziazko Informazio Geografikoa osatzeko eta gaurkotzeko orduan eta berdin Espainiako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Datu Base Topografikoak osatzeko eta gaurkotzeko orduan, orobat CartoCiudad datu-basearekin ere.

3.– Elkarri laguntzea Lurraldea Behatzeko Plan Nazionala garatzeko orduan.

4.– Elkarri laguntzea Espainiako Oinarrizko Izendegi Geografikoa eta Izendegi Geografiko Nazionala eratzeko orduan.

5.– Elkarri laguntzea Espainiako Datu Espazialen Azpiegitura garatzeko orduan.

6.– Elkarri laguntzea plataforma bat eratzen elkarrekin editatzeko Erreferentziazko informazio geografikoa eta kartografia.

Hirugarrena.– GNSS estazio iraunkorrak mantentzea eta elkarrekin ustiatzea eta sare geodesikoak eta mailakaketa-sareak mantentzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

Institutu Geografiko Nazionalak (aurrerantzean IGN) ezarri ditu GNSS Erreferentziazko Estazio Iraunkorren Sare Geodesiko Nazionalak (ERGNSS), eta berak kudeatzen ditu. Sare horrek Lurreko Erreferentzia Sistemak definitu eta mantentzen ditu, Espainiako Estatuko lurralderako bereiziz. Kontrol geodesiko egokia egiteko eta posizionamendu-zerbitzuak emateko, IGNk osatu egin behar ditu gaur egun ERGNSSren parte diren GNSS sare iraunkorrak, EAEn beste batzuk martxan jarrita.

Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du EAEko GNSS Estazio Iraunkorren sarea, foru aldundiekin batean, eta posizionamenduaren zerbitzu zehatza ematen du, baita unean bertan ere 2006. urtetik.

IGN eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila ados jarri dira elkarrekin koordinatzeko eta bi sareen integrazio funtzionala erdiesteko eta, hala, ematen dituzten zerbitzuen kalitatea hobetzeko. Horri esker, gutxiago kostako da sareak martxan izatea, mantentzea eta ustiatzea, eta bikoiztasunak saihestuko dira; horrez gain, bi erakundeen eskumen-errekerimenduak beteta gelditzen dira arlo horretan. Gauzak horrela, IGNk uste du komeni dela GNSS Estazio Iraunkorren Erreferentziazko Sare Geodesiko Nazionalaren instalazio gisa aprobetxatzea Eusko Jaurlaritzako GNSS Estazio Iraunkorreko sareko zenbait estazio iraunkor, eta, horretarako, beharrezkoa baldin bada –aurretik Jarraipen Batzordeak onartuta, hitzarmen honen hamaikagarren klausulan datorren bezala, eta EAEko lurraldeko kalitate geodesikoa ziurtatzeko–, ekipoak eta instalazioak berrituko dira, edo tokiz aldatuko dira, estazio iraunkor komunak elkarrekin mantenduta. ERGNSSn integratutako estazio iraunkor komun horien artean, hor izango da Ispasterko Estazio Iraunkorra.

IGNk eta Eusko Jaurlaritzak –hitzarmen honetan datorren bezala aurretik Jarraipen Batzordeak aztertuta eta proposatuta– aldiro adostuko dute ea GNSSren estazio berriak ipintzea komeni den, bai ERGNSS sarerako eta bai EAEko GNSS sarerako.

IGNk –EUREF Geodesiaren Nazioarteko Elkartearen Azpibatzordearen analisirako gune lokal den aldetik– zerbitzari informatikoak ditu, zeinak GNSS Erreferentziazko Estazioen denborazko koordenatuen analisia, kalkulua eta serieak egiten baitituzte, bai edozein estazioren monitorizaziorako eta bai Lurreko Erreferentziazko Sistemaren mantenimendurako, Estatutako lurralderako bereiziz. Horrez gain, zenbait zerbitzari informatiko ditu, gai direnak kalkuluetan sartu beharreko fitxategien kalitatea kontrolatzeko, biltegiratzeko eta segurtasun kopia egiteko.

Alde horretatik, IGNk konpromisoa hartzen du GNSS estazio iraunkorren sareko koordenatuen monitorizazioa, kalkulua, analisia eta mantenimendua egiteko, GNSS horiek EAEko lurraldean dauden GNSS Erreferentziazko Estazio Iraunkorreko Sare Geodesiko Nazionalaren parte direnean eta berdin Eusko Jaurlaritzaren izenean diren EAEKo GNSS Estazio Iraunkorreko Sarearen gainerako estazio iraunkorren parte direnean ere. Eta, halaber, zehaztasunezko posizionamendu geodesikoaren zerbitzuak, bai prozesuen ondorengoak eta bai unekoak, IGNk eta Eusko Jaurlaritzak egingo dituzte, ziurtaturik sare osoaren integrazioa, hau da, bi sareen integrazioa Estatuaren Lurreko Erreferentzia Esparruan.

IGNk eta Eusko Jaurlaritzak zehaztu egin beharko dute –bai zerbitzuetan eta iruzkinetan eta bai EAEko GNSS Sarea osatzen duten estazioek sortutako datu gordinetan– estazioen jabetza eta jabekidetasun, eranskineko lehen puntuan – jabekideen eskubideez eta betebeharrez diharduen horretan– datorren bezala.

Era berean, IGNk sare geodesiko nazionala ezarri du, zeina Iberia, Regente eta Roy erpin geodesikoez eta zehaztasun handiko mailakaketa-sareaz osatua baitago eta mailakaketa-seinaleen bitartez gauzatua. Sare horien mantenimendua egiteko orduan, eskuragarritasuna eta egoera ziurtatu behar dira. Horretarako, beharrezkoa da erpinak eta seinaleak nola dauden jakitea, ondoren, hala badagokio, egokitu edo aldatzeko.

Eusko Jaurlaritzak, zenbaitetan foru aldundiek lagunduta, erpin geodesikoen eta zehaztasuneko mailakaketen sare bat ezarri zuen. Sare horiek mantenimendu bat dute, ziurtatzeko eskura daudela, ondo dabiltzala eta partzialki oraingo erreferentziazko esparru geodesiko ofizialean behar bezala integratzen direla.

Aldeen ekarpenak:

– IGN Institutu Geografiko Nazionalaren ekarpenak.

IGNk bere probetxurako erabiliko ditu GNSS Estazio Iraunkorren Erreferentziazko Sare Geodesiko Nazionalaren instalazio gisa Eusko Jaurlaritzako GNSS Estazio Iraunkorreko sareko zenbait estazio iraunkor, eta, horretarako, beharrezkoa baldin bada –eta betiere aurretik hitzarmen honetako Jarraipen Batzordeak onartuta, GNSS Estazio Iraunkorren Erreferentziazko Sare Geodesiko Nazionalaren kalitate geodesikoa ziurtatzeko EAEn–, estazio horien ekipoak eta instalazioak berrituko dira, edo tokiz aldatuko dira, beharrezkoa balitz. Era berean, bere gain hartuko du Ekipo horiek berritzeko gastua, dela hondatu edo zahartu delako, edo aurrerapen teknologikoa dela-eta hala egitea komeni bada. Estazio iraunkor komun horiek Eusko Jaurlaritzarenak eta Estatuko Administrazio Orokorrarenak izango dira, IGNren bidez, eta GNSS Estazio Iraunkorren Erreferentziazko Sare Geodesiko Nazionalaren (ERGNSS) parte izango dira, eta, hortik, honako betebehar hauek eratorriko dira:

a) Seinale geodesikoei eta geofisikoei buruzko martxoaren 12ko 11/1975 Legeari lotzea.

b) Ordainetan GNSS estazio iraunkor bat ipintzea, Eusko Jaurlaritzako Sarearen parte izango dena hasieratik.

c) ERGNSSren estandarren arabera eraikia egotea.

d) Hartzailearen IP bidez sorturiko datuetara sarbidea izatea, eta datuen komunikazio sarearekin, hala denean.

e) Jabe den administrazioak mantentzearena eta kontserbatzearena bermatuta izatea, jabekidetasun erregimenera pasatu aurretik.

Hor izango da, besteren artean, Ispasterko Estazio Iraunkorra.

IGNk eskura ipiniko dizkio Eusko Jaurlaritzaren GNSS Estazio Iraunkorren Sareari mugakide dituen autonomia-erkidegoetatik behar dituen ERGNSSen GNSS estazio guztiak, Euskal Autonomia Erkidegoaren arloko zehaztasunezko edozein posizionamenduren zerbitzuak emateko unean bertan edo post-tratamenduan.

IGNk, fitxategi gordinak analizatzeko erabiltzen dituen zerbitzari informatikoetan, bai GNSS estazio arruntetarako eta bai Eusko Jaurlaritzaren izenean dauden EAEko GNSS Estazio Iraunkorren Sare Propiorako, koordenatuen serie tenporalak kalkulatu eta zehaztuko ditu, eta hor sartzen dira maiztasunez egingo dituen txostenak, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoaren eskura egongo baitira konexio telematiko egoki batez. Txosten horiek barnean hartzen dituzte fitxategien kalitatea, datuen eskuragarritasuna eta serie tenporalen grafikoak koordenatu topozentrikoetan. Post-tratamenduan egindako kalkuluen emaitza guztiak ETRS89ren ETRF00ren materializazioan gauzatuko dira, bat etorriz EUREFek ematen dituen gomendioekin Europan Erreferentzia Esparru komun bat ezartzeaz denaz bezainbat eta zenitaren atzerapen troposferikoaren kalkuluaz denaz bezainbat gero iragarpen meteorologikoen zenbakizko ereduetan integratzeko.

IGNk GNSS bidezko posizionamendu zerbitzua emango du unean bertan Euskal Autonomia Erkidegoan, nola eta EAEn ERGNSS Sarearen parte diren GNSSen estazio iraunkorretako sarearen GNSS estazioak erabilita eta Eusko Jaurlaritzako GNSS Estazio Iraunkorren gainerako estazio iraunkorrak erabilita, bai eta GNSS Erreferentziazko Estazio Nazionalen Sarekoak izanik inguruan diren beste antena batzuk erabilita ere.

IGNk zenbait inprimaki eredu emango dizkio Euskal Autonomia Erkidegoari, sarbidean izan diren arazoak adierazteko eta erpin geodesikoak eta mailakatze seinaleak nola dauden azaltzeko.

IGNk inprimakietan datorren informazioa gehituko du oinarri geodesikoetara, eta ondoren web-orri batean argitaratuko dira.

Beharrezkoa bada, kalteak izan dituzten erpinak eta seinaleak konponduko ditu IGNk, bi aldeek adostuta.

IGNk euskarria emango du, sare geodesikoa eta zehaztasuneko mailakatzea kalkulatuta eta integratuta EAEko lurraldean, erreferentzia geodesiko ofizialaren esparruan.

IGNk ikusgarritasuna emango dio Eusko Jaurlaritzak izango duen partaidetzari eta kolaborazioari GNSS Estazio Iraunkorren Erreferentziazko Sare Geodesiko Nazionalaren proiektuetan, orobat erpinen eta mailakatze seinaleetan, bai datu horien zabaltzeko orduan eta bai eratorritako produktu edo zerbitzuak emateko orduan, orobat metadatuetan edo web atari espezifikoetan.

– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren ekarpena.

Euskal Autonomia Erkidegoa arduratuko da, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren bitartez, GNSS Estazio Iraunkorren Erreferentziazko Sare Geodesiko Nazionalaren estazioen eta Eusko Jaurlaritzako GNSS Estazio Iraunkorreko sareko GNSS estazio arrunten instalazioaz, komunikazioaz eta argindarraz eta estazio iraunkor horien mantenimendu operatiboaz. Era berean, sarbidea ziurtatuko du estazio iraunkor horietara, bai eta horien etengabeko kudeaketa ere –seinale geodesiko horien izaeraren arabera– GNSS Estazio Iraunkorren Erreferentziazko Sare Geodesiko Nazionalean txertatzean (ERGNSS).

Euskal Autonomia Erkidegoak ziurtatuko du Eusko Jaurlaritzaren GNSS Estazio Iraunkorren Sarera atxikiko direla datu gordinak, GNSS posizionamendu-zerbitzua emateko unean bertan, IGNren zerbitzarietan, RINEX formatuan, orobat GNSS estazioetako sarbidea unean bertan.

Euskal Autonomia Erkidegoak jarraituko du GNSS posizionamenduaren zerbitzua ematen unean bertan Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean, sare-irtenbideak emanez bai bere GNSS estazioekin eta bai EAEn nahiz mugakide diren autonomia-erkidegoetan dauden GNSS Estazio Iraunkorren Erreferentziazko Sare Geodesiko Nazionalaren estazioekin.

Horrez gain, IGNk emandako inprimakiak beteta itzuliko ditu, erpin geodesikoen egoerari eta mailakatze seinaleei buruzkoak, orobat horien sarbideak, behar diren argazkiak eta informazio gehigarria emanez; hori gauzatzeko, plan bat prestatuko da, eta hitzarmenaren lehen urtean aztertua izango da.

Laugarrena.– Elkarrekin aritzea erreferentziazko informazio geografikoa osatzeko eta gaurkotzeko orduan eta berdin Espainiako eta Euskal Autonomia Erkidegoko datu-base topografikoak osatzeko eta gaurkotzeko orduan, orobat CartoCiudad datu-basearekin eta eraikuntzei buruzko informazioarekin ere.

4.1.– Erreferentziazko informazio geografiko bektoriala osatzea eta gaurkotzea.

Honela osatuko da lankidetza honetan erreferentziazko informazio geografiko bektoriala:

– Garraio sareak, IGNren Garraio Sareko Produktuaren Ezaugarrietan datorren bezala, Inspire arau betearazleekin bat etorriz, zeinak helbide hauetan baitaude: http://www.ign.es/resources/IGR/Transporte/20160316_Espec_RT_V0.5.pdf eta http://www.ign.es/resources/IGR/Transporte/20160316_ModFisico_RT_V0.2.pdf

– Hidrografia elementuak, IGNren Hidrografia Produktuaren Ezaugarrietan datorren bezala, Inspire arau-betearazleekin bat etorriz, zeinak helbide hauetan baitaude: http://www.ign.es/resources/IGR/Hidrografia/20141120_especificaciones_IGRg_HI_v1_2.docx eta http://www.ign.es/resources/IGR/Hidrografia/DatosPrueba.7z

– Herriak, IGNren Produktuaren Ezaugarrietan datorren bezala, INSPIRE arau-betearazleekin bat etorriz.

Eusko Jaurlaritza, EAEko DEAren esparruan, erakunde hauetatik datozen datuak bateratuko ditu: Ura (Uraren Euskal Agentzia), Eustat (Euskal Estatistika Erakundea) eta Hizkuntza Politikako Sailburuordetza.

Aldeen ekarpenak:

Hitzarmenaren lehen urtean, IGNk aurretik azalduta datorren erreferentziazko informazio geografiko bektorialaren bertsio osoa emango dio, datu-baseetan datorren informazioan oinarrituta eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioan oinarrituta, zeina IGNra atxikia egongo den lehen bertsio oso honetan.

Hitzarmenaren bigarren urtean, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak era bateratuan txertatuko du IGNErengandik jasoko duen erreferentziazko informazio geografiko bektoriala bere datu-baseetan, hitzarmen honen Jarraipen Batzordearekin adostutako metodologia erabilita, zeina hamaikagarren klausulan ezarrita baitator; horrela, ahal den gaurkotuena egongo da erreferentziazko informazio geografiko bektoriala.

Hitzarmenaren hirugarren eta laugarren urtean, IGNk eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailek biek gaurkotuko dute Euskal Autonomia Erkidegoko erreferentziazko informazio geografikoa, hitzarmen honen Jarraipen Batzordearekin adostutako metodologia erabilita, zeina hamaikagarren klausulan ezarrita baitator; horrela, ahal den gaurkotuena egongo da hura, eta kalitaterik eta zehaztasunik handienak izango ditu. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila jarriko da harremanetan autonomietako, probintzietako eta herrietako errepideen jabeekin, errepideen katalogoa gaurkotua izateko behar den informazioa eskatzeko eta sarean izan diren aldaketak izan badira non izan diren detektagailuak izateko. IGNk ere gauza bera egingo du Estatuko errepideekin.

Gaurkotzeak dakartzan gastuak, bigarren, hirugarren eta laugarren urtekoak, Hitzarmen hau sinatzen duten aldeek ordainduko dituzte. Sustapen Ministerioa, IGNren bidez, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila saiatuko dira gaurkotze jarduera horiek elkarren berdintsuak izatea; hala, hitzarmen honek ez du beharko finantzabide espezifikoa, eta alde bakoitzak hartuko ditu bere gain dagozkien gastuak.

IGNk ikusgarritasuna emango dio Eusko Jaurlaritzak izango duen partaidetzari hitzarmen honetako erreferentziazko informazio geografiko bektorialaren proiektu nazionalak osatzeko eta gaurkotzeko, bai datuak zabaltzeko orduan eta bai eratorritako produktu edo zerbitzuak emateko orduan, orobat metadatuetan edo web atari espezifikoetan.

4.2.– Espainiako eta EAEko datu-base topografikoak osatzea eta gaurkotzea.

EAEk sortu du eta gaurkotua du Euskal Autonomia Erkidegoko Datu Base Topografiko Bateratua 1:5.000 eskalan. Datu-base topografiko horretan aintzat hartuak daude preskribapen teknikoak, IGNk berrerabil ditzan.

IGNk Espainia osoko Datu Base Topografikoa osatu du 1:25.000 eskalan (BTN25) eta datu-base topografiko horren gaurkotze plan bat lantzen ari da, informazio geruzaka, Euskal Autonomia erkidego osorako, Erreferentziazko Informazio Geografiko bektorial gaurkotuan oinarrituta, zeina aurretik aipatua baitago.

Euskal Autonomia Erkidegoko 1:5.000 eskalaren eta BTN25en Datu Base Topografiko Bateratua elkarrekin gaurkotzeko eta koherentzia emateko, hitzarmen hau indarrean den bitartean Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta IGNk trukatu egingo dute urtero laugarren hiruhilekoan datu-base osatuen eta gaurkotuen informazioa. Horrez gain, bien datu-baseak osatzeko eta gaurkotzeko planak jakinaraziko dituzte ondoko urteko aldirako.

Aldeen ekarpenak:

– IGNren ekarpena.

– IGNk BTN25en dagoen informazioa emango du hitzarmenaren Jarraipen Batzordean adostutako formatuan, hitzarmena sinatzean eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari interesatzen zaion gaurkotasun graduarekin.

– IGNk urtero emango du BTN25aren ekoizpenari buruzko lan plana, hitzarmenak irauten duen bitartean, lehentasuna emanez Jarraipen Batzordeari interesgarrien iruditzen zaizkion arloei eta informazio geruzei.

– IGNk BTN25aren gainean urtero ekoizten duen informazioa emango dio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari, hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak adostutako formatuan eta urtero osatzen edo eguneratzen duen moduan.

– IGNk ikuskatu egingo du berak eman duen informazioan Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak detektatzen dituen gorabehera guztiak, eta zuzendu beharrekoak onartzen dituela jakinaraziko dio.

– Horrez gain, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailetik datorren informazioa jaso ondoren, IGNk detektatzen dituen gorabehera guztiak jakinaraziko ditu zuzen beharrekoak zuzentzeko.

– IGNk BTN25en zernahi aldatzen duela ere, hitzarmenaren Jarraipen Batzordean adosten den formatura aldatuko da, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari jakinaraziko dizkio, Euskal Autonomia Erkidegoko Datu Base Topografiko Bateratura egokitzeko.

– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren ekarpena:

– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, hitzarmenaren Jarraipen Batzordean adosturik, hitzarmena izenpetzean EAEko Datu Base Topografiko Bateratuan datorren informazio guztia emango dio, IGNri interesatzen zaio gaurkotze graduan.

– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, hitzarmenak irauten duen bitartean, bere datu-basearen ekoizpenaren gaineko lan plana emango dio urtero, lehentasuna emanez Jarraipen Batzordeari interesgarrien iruditzen zaizkion arloei eta informazio geruzei.

– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak BTA5en zernahi aldatzen duela ere, hitzarmenaren Jarraipen Batzordean adosten den formatura aldatuko da, eta IGNri jakinaraziko dizkio, BTN25era egokitzeko.

– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ikuskatu egingo du hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak adostutako formatuan eman duen informazioan IGNk detektatzen dituen gorabehera guztiak, eta zuzendu beharrekoak onartzen dituela jakinaraziko dio.

– Horrez gain, hitzarmenaren Jarraipen Batzordean adostutako formatuan IGNren informazioa jaso ondoren, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak detektatzen dituen gorabehera guztiak jakinaraziko ditu zuzenduak izan daitezen.

4.3.– Kartohiriaren datu-baseak osatzea eta gaurkotzea EAEn.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta IGNk, CNIGen bitartez (Informazio Geografiko Nazionalaren Zentroa), lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten 2008. urtean EAEn egindako kartohiriaren proiekturako.

Hitzarmen hori gauzatzeko, datu eredua bateratu zuten, IGNren datu-basean oinarrituta, CartoCiudad, alegia, eta prozedura metodologiko bateragarri bat finkatu; hala, kartohiriaren edukien estaldura osoa lortu zen Espainia guztirako, IGNren Informazio Geografiko Nazionalaren Zentroak ekoitzita.

Bestalde, IGNk prozedura bat ezarri du CartoCiudad datu-basea deribatzeko Garraio Sarearen Datu Basean oinarrituta, Erreferentziazko Informazio Geografiko bektorialaren parte baita.

Hitzarmen honetan, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eta IGNk interesa adierazi dute Garraio Sarea elkarrekin mantendu eta gaurkotzeko, eta, hortik abiatuta, baita CartoCiudad ere.

Aldeen ekarpenak:

Garraio-saretik eratortzen den produktu bat denez CartoCiudad, bi aldeek dagoeneko aintzat hartuak dituzte ekarpen gehienak hitzarmen honen 4.1 atalean.

Horien osagarriak dira honako ekarpen hauek:

– IGN eramango du posta kodeen lokalizagailuak mantentzeko eta gaurkotzeko ardura (atariak eta kilometroen puntuak), Sociedad Estatal de Correos y Telegrafos sozietateak emandako informazioan oinarrituta.

– IGNk eramango du Lurraldeak Mugarriztatzearena, Kartografia Erregistro Nagusian oinarrituta.

– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak informazio kartografiko egokia emango du, eta hiriko bide-sarea igarotzen den hondo urbanoa agertu beharko du, errazago ulertzeko moduan jartzeko eta hura osatzeko.

– IGNk ikusgarritasuna emango dio Eusko Jaurlaritzak kartohiriaren proiektuan izango duen partaidetzari, bai datuak hedatzeko orduan, eta bai hortik eratorritako produktu edo zerbitzuetan eta orobat metadatuetan eta webgune espezifikoetan.

IGNk eramango du CartoCiudad datu-basean sartzen den informazioaren eta haren kalitate-kontrolaren Zuzendaritza Teknikoa.

4.4.– Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzen gaineko informazioa.

IGNrentzat eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailarentzat interes berezikoa da eraikuntzen gaineko informazioa bateratzea; horrelako informazioa dute bai IGNk eta bai Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak EAEko BTA 1:5.000 produktuan. Helburua da datu-base horren gaurkotasun-fluxu efizienteak ezartzea, EAEko BTA 1:5.000 produktuaren informazioan oinarrituta.

Helburu horrekin, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak informazio hori emango dio IGNri, eta horrekin batera haren ezaugarri teknikoak. Hitzarmen honen hamaikagarren klausulan datorren Jarraipen Batzordeak prozedura tekniko bat ezarriko du, ziurtatzeko ahal den informazio gehiena bateratzen dela, gaurkotuta egongo dela eta zehatza izango dela eraikuntzen datu-base horretan.

Hala berean, bi erakundeek prozedura bat ezarriko dute informazio hori mantentzeko eta etengabe gaurkotua edukitzeko, oinarritzat harturik Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak EAEko BTA 1:5.000 produktuan dakarrena.

Eraikuntzen informazioa bateratzearena elkarrekin egingo dute erakundeek, eta bakoitzak beren ardurapean dituzten produktuak erabili ahalko dituzte hura mantentzeko eta gaurkotzeko, hitzarmen honen datu-politikan oinarrituta.

IGNk ikusgarritasuna emango dio Eusko Jaurlaritzak elkarlanean egindako ekoizpen honetan izango duen partaidetzari, bai datuak hedatzeko orduan, eta bai hortik eratorritako produktu edo zerbitzuetan eta orobat metadatu espezifikoetan.

Bosgarrena.– Elkarri laguntzea Lurraldea Behatzeko Plan Nazionala garatzeko orduan.

Aireko Ortoargazkien Plan Nazionala (AOPN).

Aireko Ortoargazkien Plan Nazionalak Espainiako lurraldeen estaldurak koordinatzen ditu airez garraiatzen diren sentsoreekin; eta hortik produktu eratorriak lor daitezke. AOPNren parte dira hegaldi fotogrametrikoen estaldurak (hor sartzen dira hegaldi historikoak) eta LIDAR hegaldiak, zeintzuek ortoargazkiak eta igoeren eredu digitalak egiten baitituzte.

Hitzarmen honek iraun bitartean, IGNk espero du EAE guztiko ortoargazkien bi estaldura oso egitea, Aireko Ortoargazkien Plan Nazionalaren harira.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak, Lurraldeko Informazio Zerbitzutik –Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren barnean dago zerbitzu hori–, programa bat koordinatzen du, Aireko Ortoargazkiak Eguneratzeko, urtero, eta LIDAR hegaldiak gauzatzeko lau urtean behin, autonomia-erkidego osoan.

Hitzarmen honek dirauen arte, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren asmoa da hegaldi fotogrametrikoak egitea eta, urtean behin, horri dagokion ortoargazkia, eta gutxienez LIDAR hegaldi bat egitea.

IGNk eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak konpromisoa hartzen dute, hitzarmen honetako Jarraipen Batzordearen bidez, etorkizuneko hegaldi fotogrametrikoak koordinatzeko eta aireko ortoargazkiak egiteko.

– IGNren ekarpenak:

– IGNk 2014ko hegaldiko fotogramen eta ortoargazkien kopia bat emango dio eta hitzarmena indarrean den bitartean egingo dituenenak.

– IGNk 22 GSDko hegaldi fotogrametriko bat egingo du, eta EAEko lurraldearen 25 pixel-zentimetroko ortoargazki zehatzak emango dizkio, 2017. urteari dagozkionak, eta hortik ateratzen den informazio guztia Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari emango dio, haren kalitate-kontrola egin dezan.

– IGNk fotograma eskaneatuen kopia bat emango dio, eta, honako hauek baldin badaude, ere bai: fotogramen gutxi gorabeherako geoerreferentzia prozesuetatik eratortzen diren hegaldien, datuen eta metadatuen proiekzio zentroetako grafiko digital geoerreferentziatuak eta hegaldien oinarrizko beste datu batzuk, hala nola hegaldi fotogrametrikoetan erabili diren kameren kalibrazioa, zeinak segidan zerrendatzen baitira, eta Jarraipen Batzordeak erabakitzen dituen beste batzuk: A saila (1945-1946), B saila (1956-1957), Ministerio-artekoa (1977-1983), Nazionala (1984-1985), Bost Urtekoa (1999-2003) eta Kostak (1980-1985), guztiak ere autonomia-erkidegoko lurraldekoak.

– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko sozietatearen ekarpenak:

– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak fotogramen eta ortoargazkien kopia bat emango du, Eusko Jaurlaritzak 2009an eta 2011n egindako hegaldi fotogrametrikoenak eta hitzarmena indarrean den bitartean egingo dituenenak. Informazio hori guztia IGN bidez hedatu ahalko da haren deskarga atarian, betiere berariaz eta modu ikusgarrian aipatzen badu datuak esklusiboki Eusko Jaurlaritzarenak direla.

– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, 2014ko hegaldi fotogrametrikotik, ortoargazki zorrotz bat egin du 2014. urtearena, eta IGNri emango dio, kalitate-kontrola egin diezaion.

– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, 2016ko udan, 22 GSDko hegaldi fotogrametriko bat egina du; EAEko lurraldearen 25 zentimetroko ortoargazki zorrotz bat egingo du, eta informazio guztia emango dio IGNri.

– Autonomia-erkidegoak honako hegaldi historiko hauen ortoargazki historikoak emango ditu: A saila (1945-1946), B saila (1956-1957), Ministerio artekoa (1977-1983), Nazionala (1984-1985), Bost Urtekoa (1999-2003) eta Kostak (1980-1985), eta Jarraipen Batzordean adostutako gainerakoak, guztiak ere autonomia-erkidegoko lurraldekoak.

AOPN-LIDAR.

Eusko Jaurlaritzak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen estaldura osoa egin zuten 2008an LIDAR datuekin, 1 ptu/m2 bereizmenarekin, orobat MDTa metroko bateko sarean, aurreko datuetatik kalkulatuta.

Euskal Autonomia Erkidegoa LIDAR hegaldi bat egiten ari da 2017. urtearena lurralde osoan 2 ptu/m2 bereizmenarekin.

– IGNren ekarpenak:

– IGNk aipaturiko LIDAR hegaldirako dituen altuera-kontrolaren eremuak emango ditu.

– IGNk orobat emango ditu Lurreko Eredu Digital kalkulatuak, 2012ko estaldurako LIDAR datuetan oinarrituta, 5 metroko sareko irudiarekin.

– Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren ekarpenak:

– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak «.las» formatuan emango dizkio datuak IGNri, eta 2008. urtean EAEko lurraldean egindako LIDAR hegalditik eskura daitekeen informazio guztia Arabako eta Bizkaiko lurraldeenak; eta IGNk bere deskarga-atarian hedatu ahalko ditu datu horiek, betiere espresuki eta modu ikusgarrian adierazten badu Datu Multzo hori esklusiboki Eusko Jaurlaritzaren jabetzakoa dela.

– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak datu gordinak emango ditu «.las» formatuan, eta horrez gain 2017ko LIDAR hegalditik eskura dagoen informazio guztia.

Teledetekzio Plan Nazionala.

Hitzarmen honek dirauen arte, Teledetekzio Plan Nazionalaren barnean, aurreikusia dago Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeko satelite-irudien estaldurak harrapatzea bereizmen oso handietan, handietan eta ertainetan. Jarraipen Batzordea arduratuko da urteko Lan Plana ezartzeaz, Teledetekzio Plan Nazionala mantentzeko behar diren satelite irudien hornikuntza kontratatzeko, Lankidetza Hitzarmen hau sinatzen duten bi aldeen lan planetan datorren bezala.

Espainiako Lurzoruaren Okupazioari buruzko informazio-sistema eta Corine Land Cover.

Espainiako Lurzoruaren Okupazioari buruzko informazio-sistema (SIOSE) –zeinaren lehen bertsioa 2009an amaitu zen– gaurkotu egin behar da noizbehinka aireko eta/edo satelite bidezko irudiekin, eta hor beharrezkoa da IGN eta autonomia-erkidegoak elkarrekin aritzea.

Aldeen ekarpenak:

– IGNk SIORE 4 gaurkotzeko lanak hartuko ditu, 2014ko datak erreferentziatzat hartuta, eta SIOSE 5-en bereizmen handikoa gaurkotze automatikoa egingo du (bereizmen handiko irudi eta bektoreetako informazioan oinarrituta EAEko eremuan, arreta berezia jarriz katastroko informazioan eta SIGPACen), Euskal Autonomia Erkidegoko 2017ko data erreferentziatzat hartuta, SIOSEren gidaliburu teknikoan eta Kalitate Kontrolaren Eskuliburuan datozen prozeduretan bezala, eta hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak ezarritako lan planarekin bat etorrita.

– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila arduratuko da Euskal Autonomia Erkidegoko SIOSE 4 eta SIOSE 5 gaurkotzeari buruzko datu-baseen berrikuspenaz eta kalitate-kontrolaz, SIOSEren Kalitate Kontrolaren Eskuliburuan datozen prozeduretan bezala.

Corine Land Cover (CLC) Europako datu-base bat da, 1:100.000 eskalakoa, lurraldearen estaldurari eta erabilerari buruzkoa, eta noizbehinka eguneratzen dena. Espainian, SIOSEren datu-basean oinarrituta egiten da eguneraketa, eta martxan da 2012ko erreferentzia data duen gaurkotzea (2011ko erreferentzia data Espainiarako).

Aldeen ekarpenak:

– IGNk 2012ko eta 2018ko Corine Land Cover datu-baseak emango ditu (Espainiarako 2011ko eta 2017ko erreferentzia datak dituztenak), Europako Ingurumen Agentziak ezarritako prozedurekin bat etorriz.

– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak kalitate-kontrolak eta baliozkotze estatistikoak egingo dizkio IGNk emango dion 2012ko eta 2018ko Corine Land Cover datu-baseari.

Seigarrena.– Toponimia.

Espainiako Oinarrizko Izendegi Geografikoa (NGBE) eratzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko izendegiarekin koordinatzea.

IGNk Espainiako Oinarrizko Izendegi Geografikoa (NGBE) eratzeko datu toponimikoak harrapatu eta arazteko fasea amaituta, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari egokituko zaio IGNk emandako informazio toponimikoa egiaztatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak –EAEko Datu Espazialen Azpiegituraren Sail Arteko Batzordearen eta Zuzendaritza Batzordearen ardura izanik– zeregin horiek koordinatu eta bateratuko ditu Hizkuntz Politikako Sailburuordetzak toponimiaz duen datu-basearekin, eta NGBEri toponimoak aldatu, ezabatu eta gehitzeko proposamenak egingo dizkio; hala, IGNk proposamen horiek ebaluatuko ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografikoa integratzea, Izendegi Geografiko Nazionala osatzeko, zeina erregistro dinamiko bat izango baita NGBEren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografikoaren izen ofizialak jasoko dituena.

Aldeen ekarpenak:

– NGBEren datu-basean datorren eta Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion informazioa emango du IGNk.

– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak egiaztatu eta berretsi egingo du IGNk eman duen informazio toponimikoa, eta zeregin horretan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzaren lankidetza izango du.

– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak IGNri Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografikoa emango dio –zeina Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak toponimiaz duen datu-basetik sortua izango baita–, Izendegi Geografiko Nazionalean integratzeko.

– IGNk egiaztatu eta berretsi egingo du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak eman duen informazio toponimikoa, eta Izendegi Geografiko Nazionalean integratuko du. IGNk moldaketaren bat egiten badu, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari jakinaraziko dio, eta horrek, hala berean, Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzari jakinaraziko dio.

– IGNk ikusgarritasuna emango dio Eusko Jaurlaritzak Izendegi Geografiko Nazionalaren proiektuan izango duen partaidetzari, bai datuak hedatzeko orduan, eta bai hortik eratorritako produktu edo zerbitzuetan eta orobat metadatu espezifikoetan.

Zazpigarrena.– Datu espazialen azpiegitura Espainian.

Uztailaren 5eko 14/2010 Legeak, Espainiako informazio geografikoaren azpiegiturei eta zerbitzuei buruzkoak (IDEE), eginkizuna du informazio geografikorako zerbitzuen antolamendua osatzea eta, estatuko eskumenekin bat etorriz, arau orokorrak finkatzea, xede batekin: Espainian informazio geografikoaren azpiegiturak ezartzea, zertarako eta Administrazio Publikoek informazio geografikoan oinarritzen diren politikak errazago aplikatzeko eta informazio mota hori eskuragarri eta erabilgarri izateko; batez ere, harengan eragina izan dezaketen ingurumen-politikak eta politika edo jarduerak.

Espainiako Informazio Geografikoaren Azpiegiturak oinarrian izango ditu Espainiako sektore publikoko administrazioen eta erakundeen informazio geografikoaren azpiegiturak eta zerbitzu elkarreragileak, eta ziurtatu beharko du sarbidea dagoela autonomia-erkidegoetan ezarritako informazio geografikoaren azpiegituren nodoetara, orobat guztien elkarreragina, 2007/2/CE Erabakiarekin bat etorriz.

Inspire Erabakiak honela dio 18. artikuluan:

«Estatu kideek gobernuaren maila guztietan esleitu behar dituzte azpiegitura eta mekanismo egokiak, zertarako eta beren informazio espazialaren azpiegituretan interesa duten guztien ekarpenak koordinatzeko».

«Egitura horiek honelakoen ekarpenak koordinatuko dituzte: erabiltzaileak, ekoizleak, balio erantsiak ematen dituzten hornitzaileak eta koordinazio organismoak; eta ekarpen horiek izan daitezke datu multzoak zehaztea, erabiltzaileen premiak, indarrean diren jardueren gaineko informazioa eta Erabaki hau aplikatzeari buruzko erreakzioak».

19 artikuluan, berriz, honela dio:

«Harreman gune horrek koordinazio azpiegitura bat izango du lagungarri, eta kontuan hartuko ditu Estatu kideetan nola dauden banatuta eskumenak eta erantzukizunak».

14/2010 Legearen 4. artikuluak dakar Kontseilu Geografiko Gorena izango dela harreman gunea Europako Batzordearekin, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007ko martxoaren 14ko 2007/2/CE Erabakiaren 19.2 artikuluaz denaz bezainbat, zeinak ezartzen baitu Europako Erkidegoaren gaineko Informazio espazialaren azpiegitura bat (Inspire), eta zehazten baitu zeregin horiek behar bezala gauzatzeko Kontseilu Geografiko Gorenak diseinatuko duela lan-programa bat, eta lan-programa horretan zehaztuko dira Informazio Geografikoaren azpiegituraren eraketa eta eraginkortasuna eta zehaztuko, halaber, Espainiako Informazio Geografikoaren Azpiegituraren Zuzendaritza Kontseilua (CODIIGE) nola osatuko den kide anitzeko organo batekin zeina ordezkaturik egongo baita hiru mailatan, administrazioa, Kontseilu Geografiko Goreneko Batzordeen adituak eta ingurumen politiketan diren adituak.

Hortaz, CODIIGE jardungo da National Contact Point gisa, eta autonomia-erkidegoetako nodoak eskualde-nodoak izango dira. Horrela, CODIIGEk, bere presidentziaren eta idazkaritzaren bitartez, Geografi Informazioaren Zentro Nazionalaren –aurrerantzean GIZN– zuzendariak eta zuzendariordearen ondokoak buru dituela, zuzenean koordinatuko du eta jardungo eremu nazionalean, eta Eskualdeetako Nodoek (EN) koordinatuko dute autonomien eremua eta balioko dute Administrazio lokalarekin zubi-lana eta lotura-lana egiteko. Antolamendu horren arabera eta CODIIGEk (Espainiako Geografi Informazioaren Azpiegituraren Zuzendaritza Kontseiluak) onartu duenaren arabera, honako puntu hauek zehazten dira:

– Eskualdeko nodo baten ardurak.

1) Ikusgarritasuna ematea autonomia-erkidegoko IDEaren geoatarian bere jardun-eremuko baliabide elkarreragile guztiei (Kontseilaritzak, Diputazioak eta Toki Entitateak) eta sektore guztiei (publikoa, pribatua, unibertsitatea eta herritarrak) eta pixkanaka ezartzea.

– Zerbitzuen direktorio bat.

– Deskargen gunerako direktorio bat.

– Eremukako geoatari-zerrenda.

– Metadatuen katalogo bat.

2) IDE eragileen komunitate bat eratzea eta mantentzea.

– Hedapena: ekitaldiak, jarduerak, proiektuak...

– Formakuntza: ikastaroak, mintegiak...

– IDE baliabideak ezartzeko promozioa.

– Aholkularitza.

3) Nodo nazionala prestatzen dituen jarduera hauetan laguntzea:

– Inspireren urteroko jarduera.

– Hiru urtean behingo INSPIRE txostena.

– Metadatuen Harvesting, IDEEren katalogoan.

– Metadatuen Harvesting, CODSIan (Inspireren Datu Ofizialen eta Zerbitzuen Katalogoa).

– CODIIGEren erabakien ezarpena.

– IDEEren bloga.

4) Ahal den neurrian, eta ezarritako epeen arabera, datu multzoak, zerbitzuak eta metadatuak ezartzea, Inspireren arau betearazleen arabera.

– Nodo nazionalaren ardurak.

1) IDEEren geoatarian integratzea autonomia-erkidegoek beren geoatarietan argitaratutako baliabide elkarreragileak, eskualdeetako geoatariekin sinkronizatuta:

– Haien zerbitzuen direktorioa.

– Haien deskargen gunerako direktorioa.

– Haien geoatarien zerrenda.

– Haien metadatuen katalogoa.

– CODSIa.

2) Lankidetza, babesa, aholkularitza eta laguntza eskaintzea Eskualde Nodoan, bere ardurak garatzeko eta gauzatzeko orduan.

3) Elkarrekin aritzea, ahal den neurrian, ekitaldietan eta prestakuntza ekintzetan.

4) Behar bezala bideratzea Inspire araua ezartzeko orduan sor daitezkeen arazoak, zalantzak eta galderak.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritza arduratzen da erkidegoko Datu Espazialen Azpiegituraz (geoEuskadi); hura da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren informazio geografikoa koordinatzeko, bateratzeko, berrerabiltzeko eta hedatzeko plataforma korporatiboa, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Eskualde Nodo gisa jardungo du.

Aldeen ekarpenak:

– Euskal Autonomia Erkidegoak konpromisoa hartzen du IDEEn parte izateko.

– IGNk eta GIZNk eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak konpromisoa hartzen dute elkarri utziko dizkiola Inspireren I, II eta III eranskinei buruzko datu espazialen multzoa eta web Zerbitzu elkarreragileak (lokalizaziorako eta bisualizaziorako), 2007/2/CE Erabakiaren (Inspire) 21. artikuluan datorren bezala eta Batzordearen 2009ko ekainaren 5eko Erabakiaren 2. artikuluan datorren bezala, zeinak betearazten baitu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007ko martxoaren 14ko 2007/2/CE Erabakia, jarraipenaz eta txostenez denaz bezainbatean.

– GIZNk ziurtatuko du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzaren geoatarien sarbidea, IDEEren Geoataritik, ikusgarritasuna emanez IDEren geoatariei, web zerbitzu elkarregarileei, deskarga zentroei eta EAEko geoatari nagusian datozen metadatuei.

– GIZNk eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak elkarrekin adostuko dituzte behar diren koordinazio mekanismoak EAEko IDEaren nodo nagusiaren katalogoa federatzeko IDEEren katalogoarekin, nola eta metadatuak bilduta (harvesting) edo fitxategiak trukatuta.

– Inspire-eskakizunak betetzeko orduan, GIZNk aholkularitza eta laguntza teknikoa emango ditu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak emandako datu espazialen multzoaren eta web zerbitzu elkarreragileen gainean.

– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du geoatari nagusi bat izateko non ikusgarri egongo baitira erkidegoko baliabide elkarreragileak eta estandarrak (geoatariak, web-zerbitzuak, deskarga-zentroak eta metadatuak); hala berean, ikusgarritasuna emango die sektore pribatuko eta unibertsitateko baliabideei, beren borondatez IDEn integratu nahi dutenen kasuan.

– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du Espainiako IDEren koordinazio-egituraren parte izateko eskualde-nodo gisa, eta bera arduratuko da EAEko IDEa koordinatzeaz, autonomia-erkidego horretako hedapen-lanak eta bateratzeak bere gain hartuta.

– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du urteko Jarraipen zereginetan eta hiru urtetik behin ematekoetan laguntzeko, hala baitator Inspire Erabakiaren arau betearazleetan eta oro har Inspire Erabakia martxan jartzeko jardueretatik eratortzen diren guztietan eta Espainiako Informazio Geografikoaren Azpiegituraren Zuzendaritza Kontseiluak (CODIIGE) era deszentralizatuan gauzatzea erabakitzen duenetan.

Zortzigarrena.– Kartografia elkarrekin argitaratzeko plataforma bat egitea.

IGN eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritza aztertzen ari dira elkarrekin argitalpen topografikoak egiteko tresnak, ekoizpen prozesuak arintzeko eta oraingoak gaurkotzeko, eta, halaber, zenbait prozesutan beste erakunde batzuen partaidetza errazteko.

IGNk eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak, hitzarmen honen jarraipen batzordearen bidez, konpromisoa hartzen dute ahaleginak batzeko eta plataforma komun eta partekatu bat elkarrekin nola eratu aztertzeko.

Aldeen ekarpenak:

– IGN eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak konpromisoa hartzen dute esparru horretan dituzten jakintza, tresna eta lanketa propioak trukatzeko.

Bederatzigarrena.– Hitzarmena diruztatzearena.

Hitzarmen honetan datozen ekimenak bi aldeek hartuko dituzte bere gain; hortaz, hitzarmen honek ez du sortuko eta ez du beharko inolako kontraprestazio ekonomikorik entitate sinatzaileen artean.

Hamargarrena.– Informazioa eskuratzea.

Aldeek emandako informazio intelektualaren jabetza bakoitzarena izango da, eta, informazio horren edozein erabilera hitzarmen honetatik ateratzen bada, aldearen baimena beharko da.

Informaziorik elkarrekin ekoizten badute, hitzarmen honetan datozen aldeen ekarpenak eginda, jabetza intelektuala jabekidetasunean izango dute.

Sustapen Ministerioaren abenduaren 18ko 2807/2015 Aginduaren 6.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera (Agindu horren bidez onartu zen Geografi Institutu nazionalaren Zuzendaritza Nagusiak sortutako informazio geografikoaren hedadura publikorako politika; apirilaren 8ko EAO), beste administrazio batzuekin elkarlanean eratzen den informazio geografiko digitalari aplikatu behar zaion lizentzia-politika, horretarako sinatutako lankidetza-hitzarmenean ezarriko da.

Alde bakoitzak ohiko bideak erabiliz edo Internet bidez eskuratu edota merkaturatu ahal izango du informazioa eta hitzarmen honen ondoriozko produktuak, berak edo hirugarren batzuen bidez, euskarri digitalean edo paperean, zuzenean edota jatorrizko produktuetatik eratorritako beste batzuk, datuen politikari buruzko Eranskinean jasota dauden berariazko termino zehatzei jarraituz.

Azaroaren 23ko 1545/2007 Errege Dekretuak, Espainiako Kartografia Sistema arautzen duenak, 14. artikuluan dakarrenez, informazio kartografikoaren hedapenari buruzkoa bera, Sisteman integratutako Administrazio publikoek doan eskuratu ahalko dituzte produktu eta zerbitzu kartografiko ofizialak, beharrezko bazaizkie funtzio publikoak gauzatzeko, betiere ekoizleen eskakizunak betez.

Hamaikagarrena.– Jarraipen-batzordea.

Lankidetza-hitzarmen honen garapena kontrolatzeko eta jarraipena egiteko, izenpetu eta hurrengo hilean Jarraipen Batzorde paritario bat eratuko da, izenpetzen duen alderdi bakoitzeko hiru ordezkarirekin.

Jarraipen Batzordeko alde bakoitzeko kideak izendatuko dituzte IGNko zuzendariak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze zuzendariak, hurrenez hurren.

Jarraipen Batzorde horretako kideetako bat, IGN ordezkatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Ordezkaritzakoa izango da.

Jarraipen Batzordearen funtzionamendua Herri Sektoreen Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen araberakoa izango da. Alderdi batek eskatzen duen aldiro bilduko da, eta, edonola ere, urtean behin.

Jarraipen Batzordearen zeregina izango da:

– Hitzarmenean aipatzen diren zereginak programatzea, eta aldeei eskatzea alde aurretik jakinarazteko Batzordeari beren jardueren egutegia.

– Lankidetza Hitzarmena gauzatzean, aplikatzean eta interpretatzean sor daitezkeen arazoak eta eztabaidak konpontzea.

– Hitzarmena betetzeko teknologien, tekniken eta ezarpen-metodoen bilakaeraren jarraipena egitea, eta bilakaera horrek gomendatzen dituen zehaztapenetan aldaketak proposatzea aldeei.

– Hitzarmena burutzearen gainean eta hitzarmena hobetzeko aukeren gainean txostenak egitea, hitzarmena sinatzen duten aldeentzat.

– Sinatzaileei proposatzea zer eskatzen den hitzarmenetik luzatzea.

Hamabigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen honek lau urte iraungo du, eta luzatu ahal da beste hainbeste, bi aldeak ados badira. Haren baliozkotasuna eta efikazia atzeratu egingo dira estatuko sektore publikoko Lankidetza Organo eta Tresnen Estatuko Erregistroan izena eman eta EAOn argitaratu arte.

Hamahirugarrena.– Hitzarmenaren suntsipena. Aldeetako bakoitzak bere egindako betebeharrak eta konpromisoak bete ezean aplikatu beharreko ondorioak.

Hitzarmena suntsitzeko arrazoiak izango dira:

a) Hitzarmenaren indarraldia amaitu ondoren indarraldi hori luzatzea ez erabakitzea haren amaieran.

b) Sinatzaile guztiak aho batez ados jartzea.

c) Sinatzaileetako batek bere gain hartutako betebehar edo konpromisoak ez betetzea.

Kasu horretan, aldeetako edozeinek bere betebehar edo konpromisoak bete ez dituen aldeari errekerimendu bat jakinarazi ahalko dio, epe jakin baten barruan ez betetzat jo diren betebehar edo konpromisoak bete ditzan. Errekerimendu hori Jarraipen Batzordera joango da.

Errekerimenduan adierazitako epea igarotakoan ez-betetzeak bere horretan jarraitzen badu, zuzendu zuen aldeak beste aldeari jakinaraziko dio hitzarmena baliorik gabe uzteko arrazoia, eta, beraz, hitzarmena baliorik gabe geratuko da.

d) Hitzarmenaren deuseztasuna deklaratzen duen erabaki judizial batengatik.

e) Helburuak betetzeko ezintasunagatik, aurretik idatziz jakinarazita dagokion aldeari hiru hilabete lehenago; horrek ez du esan nahi martxan diren jarduerak amaitu behar ez direnik.

f) Aurrekoak ez diren beste arrazoi guztiak, hitzarmenean edo beste lege batzuetan aurreikusita badaude (urriaren 1eko 40/2015 Legearen 51.2 artikulua).

Hitzarmen honetan datozen betebeharrak ez baditu betetzen aldeetako batek, besteak eskumena izango du berau suntsitzeko, eta suntsitze horrek lege ondorioak ekarriko lituzke; dena den, aldeek hor izango dituzte oraindik beren eskubideak eta betebeharrak.

Kontuan izanik estazio iraunkorrek datuak hartzen jarraitu behar dutela, beren kokapen geodesikoa ziurtatzeko eta berak dauden lurzoruaren mugimendu-abiadurak bermatzeko baldin eta aldeetako batek betebeharrak ez beterik besteak erabakitzen badu Hitzarmena suntsitzea, alde horrek bere gain hartu ahalko du estazio iraunkor horien mantenimendua jabekidetasunean, eta haren kudeaketa tekniko eta ekonomikoaz arduratuko da eta orobat horien operazio-mantenimenduaz.

Hitzarmena iraungi aurretik –luzapenak barne– hura suntsitzeko erabakia hartzen bada, alde bakoitzak beren ekipoak kendu ahalko dituzte jabekidetasunean dituzten estazioetatik, hirugarren klausulako 2. atalean datorren bezala, beren jabetzakoak badira.

Hitzarmena iraungitzean, ez bada luzatzea erabakitzen edo beste hitzarmen edo akordio bat egiten bada, hitzarmen honen arabera jabekidetasunean diren GNSS estazio iraunkorrek jarraituko dute Eusko Jaurlaritzaren sarekoak eta ERGNSS sarekoak izaten, Espainiako Estatuko Erreferentzia Sistema Geodesikoaren elementu diren aldetik. Horregatik, eta beharrezkoa bada adostasunik iristen ez delako, bi aldeek jabekidetasunean diren GNSS estazio iraunkor guztien osagaiak bikoiztu ahalko dituzte, administrazio bakoitzak estazio iraunkor horiek kudeatu ahal izan ditzan osorik dagozkien sarean, aurretik baimena eskatuta instalazioen jabe diren erakundeei non kokatu behar diren estazio iraunkorrak.

Hamalaugarrena.– Jurisdikzioa.

Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren, azaroaren 14koaren, 4.2 artikuluan espresuki xedatutakoaren arabera, hitzarmen honetan aplikatuko dira aurretik aipaturiko arauaren printzipioak, hitzarmenaren inguruan sortzen diren zalantzak edo hutsuneak ebazteko.

Hitzarmen honetako betebeharrak interpretatzean edo ez betetzeagatik sor daitezkeen auzigaiak helburu horretarako eratu den Jarraipen Batzordeak konpondu ezin dituenean, administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren bidez konponduko dira, jurisdikzio horren uztailaren 13ko 29/1998 Legeak arautzen duen moduan.

Eta ados daudela frogatzeko hitzarmenaren bi ale sinatu dituzte Gasteizen, 2018ko apirilaren 10ean.

Estatuko Administrazio Orokorraren aldetik:

Sustapen Ministerioko idazkariordea,

ROSANA NAVARRO HERAS.

Euskal Autonomia Erkidegoaren aldetik:

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

HITZARMENAREN ERANSKINA
DATUEN POLITIKARI BURUZKO AKORDIOA

Hitzarmenaren eranskin honetan, bi aldeek hitzarturiko politika komuna dator Hitzarmen honen arloan sorturiko informazio geografikoaren hedapena lantzeaz denaz bezainbat. Oinarriak honako arau hauetan ageri dira:

1.– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007ko martxoaren 14ko 2007/2/EE Zuzentaraua, Europar Batasunean espazio-informaziorako azpiegitura bat ezartzen duena (INSPIRE). EBAOn (Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala) 2007-04-25ean argitaratua.

2.– 2007ko azaroaren 16ko 37/2007 Legea, uztailaren 9ko 18/2015 Legeak aldatzen duena, eta Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2003/98/CE Erabakia, Europako Parlamentuko eta Kontseiluko ekainaren 26ko 2013/37/UE Erabakiak aldatzen duena, sektore publikoko informazioaren erabileraz dihardutenak.

3.– Ekainaren 22ko 11/2007 Legea, hiritarren zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoari buruzkoa.

4.– Ingurumenari buruzko informazioa libreki eskuratzeko 38/95 Legea.

5.– 4/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, Administrazio Elektronikoaren esparruan Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala arautzen duena.

6.– Tasa eta prezio publikoei buruzko 8/89 Legea (25/1998 Legeak aldatu zuena).

7.– 1545/2007 Errege Dekretua, azaroaren 23koa, Kartografi Sistema Nazionala arautzeko dena.

8.– Uztailaren 5eko 14/2010 Legea, Espainiako informazio geografikoaren eta azpiegituren gainekoa.

9.– Sustapen Ministerioaren 2807/2015 Agindua, abenduaren 18koa. Haren bidez onartu zen Geografia Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Nagusian sortutako geografia-informazioa herritarrei zabaltzeko politika.

Politika komuna bost atal hauetan ezartzen da:

1.– Jabekideen eskubideak eta betebeharrak.

1.1.– Jabetza intelektualaren eskubideak.

Estatuko Administrazio Orokorra, Institutu Geografiko Nazionalaren eta Geografi Informazio Nazionalaren Zentroaren bitartez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak erdibana dituzte Hitzarmena betetzetik eratortzen diren produktu guztien jabetza eta copyright eskubideak, eta hitzarmenera atxikitzen da agiri hau eranskin gisa.

Ondorioz, jabekideek nahiz baimendutako hirugarren batzuek datuak edota produktu horien ondoriozko produktuak zabaldu eta geografia-informazioko zerbitzuak ematen badituzte, edozein bideren bidez egin eta merkataritza-erabilerarako izanda ere, hedapena egiten duenak adierazi beharko du zein den egilea eta hortaz eskubide guztiak jabekideenak direla.

Egilea zein den erakusteko formulan, ahal den guztietan saiatuko da produktu horien jabeak era esplizituan aipatzen honako formula honen bidez:

«Espainiako Gobernua; Eusko jaurlaritza» edo alderantziz.

Produktu horien datuen eta zerbitzuen hedapena beste eremu geografiko batzuekin batera egiten bada, honela erakutsi ahalko da nor den egilea: «scne.es» edo «sistema cartográfico nacional».

Bisualizatzaile kartografikoen kasuan, esplizituki aipatuko dira produktuaren jabeak lehenengo aukera erabilita, bistaratzen den eremua osorik baldin bada hitzarmen honek hartzen duen lurraldearena.

Beste organismo edo erakunde batzuek parte hartzen badute, espres egin beharreko aipuan agertuko dira.

1.2.– Jabekideek aplikatuko duten lizentzia-politika.

Hitzarmenetik sortzen diren produktuek osatzen duten informazio geografikoaren bisualizazio-, analisi- eta prozesamendu-zerbitzuetara sartzea doakoa, librea eta irekia izango da informazio geografikoaren gaineko webgune-zerbitzuak erabiltzen direnean, betiere produktuaren jatorria eta jabetza aipatzen direnean.

Produktu geografikoetara sartzeko, onartu egin beharko da CC BY 4.0 motako lizentzia, erabilera librea eta doakoa baimentzen duena; horrek berdin balio du barne erabilerarako zein erabilera korporatibo eta komertzialerako. Nolako sarbidea erabiltzen duen erabiltzaileak, era honetara onartuko ditu baldintzak:

– Informazio geografikoaren deskarga webgunetik: deskarga egitearen onarpena.

– Produktu landua: baldintzak azalean eta edukian.

– Eskaeraren araberako produktua: eskaeran baldintzak onartzea.

1.3.– Lizentzien kudeaketa.

Jabekidetzako produktuak direnean, alde batek zein besteak eman ahal izango du lizentzia. Hitzarmen hau izenpetzen dutenek beren webguneetan argitaratutako lizentzien gaineko testuak bateratuko dituzte.

1.4.– Erabilera baldintzak.

CC BY 4.0 motak ezartzen duen erabileraren araberako baldintzak izango dira.

1.5.– Egilea aitortzea.

Lizentziaren jabea behartuta egongo da argi onartzera eta aipatzera geografia-informazioaren egile eta jabekide gisa. Informazio hori edo haren zati bat erakusten edo hedatzen duen bakoitzean egin beharko du hori, bai eta hartan jatorria duen edo hura gehitzen duen edozein produktu bada ere, nahiz eta zati batean izan.

Egilea zein den erakusteko formulan, ahal den guztietan saiatuko da produktu horien jabeak era esplizituan aipatzen honako formula honen bidez:

«Espainiako Gobernua; Eusko jaurlaritza» edo alderantziz.

Produktu horien datuak eta zerbitzuak beste arlo geografiko batzuetakoekin batera hedatzen badira, formula honekin islatu ahalko da egilea: «scne.es» o «sistema cartográfico nacional».

Bisualizatzaile kartografikoen kasuan, esplizituki aipatuko dira produktuaren jabeak lehenengo aukera erabilita, bistaratzen den eremua osorik baldin bada hitzarmen honek hartzen duen lurraldearena.

Beste organismo edo erakunde batzuek parte hartzen badute, espres egin beharreko aipuan agertuko dira.

2.– Hitzarmenean aintzat hartzen diren produktuak.

Hitzarmenean jasota dauden eta informazio geografikotik eratortzen diren produktuen zerrenda:

– 1. produktua: Garraio Sarearen gaineko Erreferentziazko Informazio Geografikoaren datu-basea.

– 2. produktua: Elementu Hidrografikoen gaineko Erreferentziazko Informazio Geografikoaren datu-basea.

– 3. produktua: herrien gaineko Erreferentziazko Informazio Geografikoaren datu-basea.

– 4. produktua: Euskal Autonomia Erkidegoko kartohiriari buruzko datu-basea.

– 5. produktua: eraikuntzei buruzko informazioa.

– 6. produktua: SIOSE aldaketaren datu-base gaurkotua.

– 7. produktua: Corine Land Cover datu-basea.

– 8. produktua: AOPNren ortoargazki zorrotzen mosaikoak: 2014 eta 2017 urtekoak.

– 9. produktua: ortiargazki historikoen mosaikoak, IGNk emandako hegaldietakoak.

– 10. produktua: LIDAR 2017 datuak.

– 11. produktua: goraguneen Eredu Digitalak, aurreko LIDARetatik ateratako datuetan oinarrituta edo ortoargazkien ekoizpenetako korrelazio-prozesuetan.

3.– Sortutako geografia-informazioaren jabekideek eman beharreko zerbitzuak.

3.1.– Internet bidezko informazio-zerbitzuak.

3.1.1.– Metadatuak bilatzea eta aurkitzea.

Estatuko Administrazio Orokorrak, IGNren eta GIZNen bitartez, eta autonomia-erkidegoek katalogoak prestatuko dituzte hitzarmen honek eratzen dituen produktuak eta zerbitzuak bilatu eta lokalizatu ahal izateko metadatu normalizatuak erabiliz, eta batez ere Espainiako Metadatuen Espainiako Nukleoari erreparatuz (NEM).

3.1.2.– Bistaratzea.

Estatuko Administrazio Orokorrak, IGN eta CNIGen bitartez, eta Euskal Autonomia Erkidegoak produktuak doan bistaratu eta beste zerbitzu batzuentzako euskarri gisa erabil daitezen ahalbidetuko dute, ahal izanez gero mapak bistaratzeko (WMS eta/edo WMTS) eta estalduretarako (WCS) OGC web-zerbitzuaren bidez.

3.1.3.– Informazio geografikoaren deskarga.

Estatuko Administrazio orokorrak, IGN eta CNIGen bitartez, eta Euskal Autonomia Erkidegoak doan deskargatzea ahalbidetuko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoak ezin baditu zerbitzu horiek eman, web-orrian GIZNen atarira daraman esteka bat jarriko dute, eta hark eskainiko ditu zerbitzuak.

3.2.– Eskaeraren araberako zerbitzua.

3.2.1.– Digitala.

Informazio geografiko digitala euskarrian jartzeko –eskaeraren arabera egiten da hori–, kontraprestazio bat ezarriko da, emandako zerbitzuaren kostuak (zuzenak nahiz zeharkakoak) ordainduko dituena, bai eta erabiliko den euskarriaren kostuak ere.

3.2.2.– Irarpena.

Inprimatze-zerbitzuak: hitzarmen honetako Administrazioek bakoitzak bere inprimatze zerbitzuak eskaini ahalko ditu berak edo besteren bitartez, Hitzarmen honetan sortzen den informazio geografikoari dagokionez.

3.3.– Produktu elaboratuak.

3.3.1.– Digitalak.

Administrazio bakoitzak bere lurralde eremurako egoki iritzitako apaletako produktuak sortu ahal izango ditu; eta, behar izanez gero, datu horiekin doazen tresnak. Produktu horiek kanpotik identifikatuko dira, eta han txertatuko informazioak merkataritzakoa ez den erabilerarako soilik izango du lizentzia. DVD unitate estandar bakoitzak prezio bakarra izango du, eta prezio hori zerbitzuaren eta euskarriaren kostuarena izango da. DVD bat baino gehiago kutxatila espezifikoen kasuan, dagokion Administraziok ezarriko du zerbitzuaren eta euskarriaren kostua.

3.3.2.– Analogikoak.

Apaletako produktu analogikoak (inprimatutako serieak). Administrazio bakoitzak gizartearen eskariari erantzuteko beharrezkoak iruditzen zaizkion serieak inprimatu ahal izango ditu.

3.3.3.– Koordinazio Batzordea.

Hitzarmenaren hamaikagarren klausulan datorren Jarraipen Batzordeak jarduerak koordinatuko ditu produktuak bi aldiz ez egiteko eta inprimatzeko, argitalpenak elkarrekin egiteko eta baliabideak optimizatzeko.


Azterketa dokumentala