Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2018ko ekainaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3037

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 1ekoa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2017ko abenduaren 1eko Ebazpenean dauden hutsak zuzentzeko dena. Horren bidez argitara eman zen lanpostuen zerrendako aldaketek zer maisu eta maistrari eragiten dioten zehazteko prozeduraren ondorioz lortutako behin betiko zerrenda.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira aipatutako ebazpenean (2017ko abenduaren 1eko EHAA, 234 zk.), eta zuzendu egiten dira jarraian:

1.– Eranskinean, txertatu behar da:

Zizurkil.

NAN: 15344949.

CEIP Pedro M. Otaño HLHI.

Abizenak eta izena: Arrizabalaga Garcia, Amaia.

Espezialitatea: Haur Hezkuntza.

HE/DD: 2 B/V.

Aldia: 1.1.

AM: S.

2.– Eragindako langile bezala Andueza Arrizabalaga, Noemi andrea jasota dago eranskinean, baina ez da egon behar; beraz, 2017ko abenduaren 1eko Ebazpenaren eranskinean ez da agertu behar.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 1a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala