Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2018ko ekainaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2996

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 303/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian Letitia Andrea Langak eskatuta Crinu Litaren aurka bideratu den behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 303/2017 prozeduran epaia eman da, 2018ko apirilaren 26an; Crinu Lita interesdunak horren kopia bat eskura dezake bulego judizial honetan.

Epai horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (3623.0000.12.0024.17). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Crinu Lita demandatuari jakinarazpena legez ezarritako moduan egiteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko apirilaren hogeita zazpian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala