Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2018ko ekainaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2987

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 15ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, Hernaniko udalerrian paper-orea eta papera fabrikatzeko jardueran funtsezko aldaketa egiteko direnak.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginak atmosferaren, uraren eta zoruaren kutsadura ekiditea du xede, edo hori ezinezkoa bada, murriztea eta kontrolatzea. Horretarako, kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuko sistema bat ezartzen du, ingurumen osoa babes dezan.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginak ezarritakoari jarraikiz, instalazioen ustiaketak eta funtsezko aldaketek ingurumen-baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumen-baimen bateratuaren helburua da araua bete behar duten instalazioek haren xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea, eta hori gauzatuko da, hain zuzen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten administrazio publikoen koordinazioa bermatu eta herritarren administrazio-beharrak arintzen dituen prozedura baten bidez.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, proiektu publikoek eta pribatuek ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa behar dute, legean adierazten den moduan, obrak, instalazioak edo aipatutako I. eranskinean jasotako edozein jarduera burutzeko.

Ingurumen-organo honetan ingurumen-baimen bateratua aldatzeko izapidea hasi da, Hernanin Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak paper-orea eta papera fabrikatzeko jarduerentzako aldaketaren ingurumen-baimen bateratua egiteko proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa egiteko aurkeztutako proiektuarena; izan ere, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinean jasota dago.

Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak ingurumen-organoari proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa aurkeztu dizkio, ingurumen-baimen bateratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena lortzeko; izan ere, proiektua ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskinean jasota dago.

Ingurumen-baimen bateratua lortzeko aurreikusten den prozeduraren arabera, eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osatu ondoren, jendaurrean jarri behar da 30 eguneko epean gutxienez.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak aurreikusten duen prozeduraren arabera, jendaurrean jarri behar dira proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginak ezarritakoari jarraikiz, autonomia-erkidegoek beharrezko neurriak hartuko dituzte ingurumen-inpaktua ebaluatzeko jarduerak ingurumen-baimen bateratua emateko prozeduran txertatzeko, derrigorrezkoak direnean eta eskumena autonomia-erkidegoari dagokionean.

Ondorioz, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginak ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean jarri behar dira proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, hain zuzen ere, Hernanin Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak sustatutako paper-orea eta papera fabrikatzeko jarduerarentzako aldaketaren ingurumen-baimen bateratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena lortzeko direnak.

Honako hauek geratu dira ikusita: Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua; Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; eta oro har nahiz bereziki ezartzekoa den gainerako araudia. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Hernanin Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak sustatutako paper-orea eta papera fabrikatzeko jarduera-aldaketaren ingurumen-baimen bateratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe horretan, egoki irizten diren alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

2.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan egongo dira eskuragarri (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz), baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuan ere (Intxaurrondo kalea 70, Donostia).

Era berean, adierazitako dokumentazioa herritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako espedientea Hernaniko Udalari bidaliko zaio, jendaurrean jartzeko epean erakutsi dezan.

Era berean, proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean egongo dira, herritarren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 15a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala