Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2018ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2968

101/2018 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Fórum Mulher Erakundearen eta Euskal Herriko Emakumeon Martxarako Plataforma Emakumeon Elkartearen arteko lankidetza-hitzarmena, Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko mugimendu feministaren egituraketa indartzea xede duen ekimena elkarrekin finantzatzeko.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak lankidetza-hitzarmena sinatu du, eta, eman behar zaion publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea lankidetza-hitzarmen honen testua: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Euskal Fondoa – Lankidetzarako Euskal Udal Erakundeen Elkartearen arteko hitzarmena, «Eathink: bertokoa jan, mundua buruan» hezkuntza-programa finantzatzeko dena. Testu hori ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 25a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MAIATZAREN 25EKO 101/2018 EBAZPENARENA
HITZARMENA, GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIAREN, FÓRUM MULHER ERAKUNDEAREN ETA EUSKAL HERRIKO EMAKUMEON MARTXARAKO PLATAFORMA EMAKUMEON ELKARTEAREN ARTEKOA, EMAKUMEEN MUNDU MARTXAREN NAZIOARTEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN EGITURAKETA INDARTZEA XEDE DUEN EKIMENA ELKARREKIN FINANTZATZEKO

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 27a.

BILDU DIRA:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendari Paul Ortega Etcheverry jauna, –urtarrilaren 22ko 117/2013 Dekretuan ezarritakoaren arabera– zeinak Agentziaren izenean eta hura ordezkatuz jardun baitu Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen 5/2008 Legearen 11.2.e) artikuluan eta aipatutako Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen 95/2010 Dekretuaren 11.1.e) artikuluan esleitutako eskumenen arabera.

Maria Paula Vera Cruz andrea, Fórum Mulher erakundearen Zuzendaritza Kontseiluaren presidentea.

Saioa Iraola Urkiola andrea, Euskal Herriko Emakumeon Martxarako Plataforma Emakumeon Elkartearen zuzendaria.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortzen duen araudian ezarrita dagoenez, Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legean ezarritako printzipio- eta egitura-sarean txertatuta dagoen agentzia hori da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren garapenerako lankidetzari buruzko politikaren plangintza eratzeko ardura duen zuzenbide pribatuko entitate publikoa, baita hori koordinatu, kudeatu eta gauzatzeko ardura duena ere, herrialde pobreetan pobreziaren aurka borrokatzeko eta giza garapen iraunkorra sustatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren 2014-2017 aldiko III. Gida Planak bere ondorioen artean ezartzen du estatuan, Europan eta nazioartean aliantzak sortu behar direla ekimen estrategikoak abian jartzeko. Zeharkako ikuspegien artean genero-ekitatea proposatzen da, baita tokiko gaitasunak, partaidetza eta antolamendua indartzea ere. Eta emakumeen ahalduntzea lehentasunezko sektoreetako bat da; sektore horretatik aurreikusten da emakumeen ahalduntze soziala eta politikoa sustatzea. Era berean, Planak hainbat estrategia positibo ditu eta estrategia horietatik desberdintasun-egoerak zuzendu edo aukerak berdindu nahi dira honako aurrekontu-konpromiso hauen bitartez:

– Lana Afrikan sustatzen jarraitzea, bana daitezkeen funtsen gutxienez % 25 Afrikan garatzen diren ekimenei bideratzeko konpromisoa lortzeko 2017rako,

– Bana daitezkeen funtsen gutxienez % 20 emakumeen ahalduntzean aurrerapenak egitea lehentasunezko helburutzat dituzten ekimenetarako bideratzea. Ehuneko horren barnean % 5 dago tokiko kideak erakunde feministak dituzten ekimenetarako.

Bigarrena.– Emakumeen Mundu Martxa mugimendu feminista eta antikapitalista da, kide diren erakunde taldeak eta mugimenduak dituena 90 herrialdetan baino gehiagotan. Emakumeen Mundu Martxa pobreziaren eta genero-indarkeriaren aurkako kanpaina gisa hasi zen 2000. urtean. Harrezkero, etengabeko mugimendu bihurtu da, estrategia nagusia eragozpenak eta alternatibak ikusgai egitea izanik hainbat testuingurutan emakumeek pairatzen dituzten zapalkuntzen aurrean. Beren ekintzak lau ekintza-arlotan sartzen dituzte: onura komuna eta elikadura-burujabetza; bakea eta desmilitarizazioa; emakumeen lana (ikusten dena eta ikusten ez dena); eta emakumeen aurkako indarkeria emakumeen gorputzak, bizitza eta sexualitatea kontrolatzeko tresna gisa.

Emakumeen Mundu Martxa borrokarako mugimendu bat da, 5 eskualde desberdinetan dagoena, eta beren agenda propioak dituzten 64 Koordinazio Nazionalen bitartez antolatzen da. Gainera, Emakumeen Mundu Martxaren identitate politikoa eraikitzeko indargunea den Nazioarteko Ekintza baten buru izaten da bost urtean behin.

Emakumeen Mundu Martxak nazioartean funtzionatzeko, Nazioarteko Batzorde bat dauka. Batzorde hori eskualde bakoitzeko bi ordezkarik eta Nazioarteko Idazkaritzak osatzen dute. Nazioarteko Batzordea Emakumeen Mundu Martxaren organo politikoa da. Batzorde horretako kideek, lehendik dauden Koordinazio Nazionalei laguntzen diete beren eskualdeetan, eta koordinazio berriak sortzea sustatzen dute; horrez gain, Emakumeen Mundu Martxa ordezkatzen dute hainbat langunetan eta gune politikotan.

Nazioarteko Idazkaritzak honako erantzukizun hauek ditu: Nazioarteko Batzordearen funtzionamendua dinamizatzea, Martxak erakunde aliatuekin eta hedabideekin barne-komunikazioa izatea, Nazioarteko Topaketetan hartzen diren erabakien eta erakunde aliatuekin hartutako konpromisoen jarraipena egitea, baita giza baliabideak eta finantza-baliabideak mobilizatzea ere bere mandatua betetzeko.

Nazioarteko Topaketak hausnarketa egiteko eta nazioarteko testuingurua eta testuinguru nazionala aztertzeko guneak dira, bi urtean behin egiten direnak.

Hirugarrena.– 2014ko urtarriletik aurrera, Fórum Mulher erakundeak hartu du Martxaren Nazioarteko Idazkaritza. Fórum Mulher Mozambikeko Gobernuz Kanpoko Erakundea da, 20 urte baino gehiago daramatzana emakumeen eskubideen alde borrokatzen tokian bertan, estatuan eta eskualdean, emakumeen mugimendua Afrikan eta Ekialde Ertainean indartzeko apustu gisa. GLEA 2015. urteaz geroztik ari da Fórum Mulher erakundea indartu dadin laguntzen, nazioarteko ekintzak, Nazioarteko Batzordearen funtzionamendua eta lurralde eta eskualde guztietako emakumeek elkarri laguntzeko eta emakumeekin laguntzeko ekintzak mobilizatzeko eta koordinatzeko erronkari heltzeko.

Laugarrena.– Euskal Herriko Emakumeon Martxarako Plataforma Emakumeon Elkartea 24 herri eta hiri baino gehiagotako kolektiboek osatzen dute. Gainera, hainbat eginkizun betetzen dituen funtsezko eragile bat du: Nazioarteko Idazkaritzarekin eta Europako Eskualde Koordinazioarekin koordinatzea, Martxa osatzen duten kolektiboak elkarrekin komunikatzea eta ekintzetarako baliabideak mobilizatzea. Euskal Herriko Emakumeon Martxarako Plataforma Emakumeon Elkarteak, Koordinazio Nazionala denez, ordezkaritza dauka Nazioarteko Topaketetan.

Bosgarrena.– Euskal Herriko Emakumeon Martxarako Plataforma Emakumeon Elkarteak aurtengo martxoan egin zuen biltzarrean Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko XI. Topaketa Euskadin egitea onartu zuen. Erantzukizun hori bere gain hartzeak Martxa hedatzeko aukera ematen dio Euskal Herriko Emakumeon Martxarako Plataforma Emakumeon Elkarteari, talde gehiago sar daitezkeelako eta mugimendua indartu dezakeelako.

Seigarrena.– Proposatzen da hitzarmen hau egitea pobrezia eta emakumeen aurkako indarkeria sortzen duten arrazoiak desagerrarazten laguntzeko, Emakumeen Mundu Martxak nazioartean, eskualdean eta tokian bertan duen eragin politikoaren bitartez.

Indarreko Gida Planean biltzen denez, emakumeen eta feministen erakundeek eta nazioarteko agentziek jarraitzen dute salatzen emakumeen eta nesken zapalkuntza-egoera era askotakoa eta ohikoa dela munduan. Nahiz eta genero-ezberdintasunek oraindik ere irauten duten munduan, garrantzitsua da onartzea, alde batetik, aurrerapen handiak egin direla ezberdintasun horiek gainditzeari dagokionez; eta, bestetik, mugimendu feministek eta emakumeen mugimenduek, eragin politikoaren bitartez, izan duten rola berdintasunera bideratutako neurriak politika publikoen agendan sartzeari dagokionez.

Aurrekoak kontuan izanda, bi alderdiek hitzarmen hau sinatu dute, ondoren adieraziko diren klausulei jarraikiz,

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xede orokorra pobrezia eta emakumeen aurkako indarkeria sortzen duten arrazoiak desagerrarazten laguntzea da. Bestalde, helburu espezifikoa nazioarteko, eskualdeko eta nazioko eremuan eragina izatea da, Emakumeen Mundu Martxaren oinarrietatik abiatuta eraiki diren alternatiba eta eragozpenekin eta beste erakunde eta mugimendu sozial batzuekin bat eginez.

Bigarrena.– Hitzarmenaren emaitzak.

1.– Hitzarmen honekin lortu nahi diren emaitzak honako hauek dira:

Emaitza 1: Euskal Herrian martxaren plataforma osatzen duten kolektibo feministen eta emakumeen kolektiboen partaidetza horizontala, inklusiboa eta deszentralizatua hobetu da eta Euskal Herriko Emakumeon Martxarako Plataforma Emakumeon Elkartearen lehentasunezko ardatzei buruzko hausnarketa eta eztabaida sustatu dira, Euskal Herriko Emakumeon Martxarako Plataforma Emakumeon Elkarteak nazioartean inplikazio handiagoa izate aldera.

Emaitza 2: Emakumeen Mundu Martxaren egituraketa indartu da, baita azterketa eta ekintza feministak ere eskualdeko eta nazioko bulegoetan.

Emaitza 3: Emakumeen Mundu Martxak eta Euskal Herriko Emakumeon Martxarako Plataforma Emakumeon Elkarteak praktikan jarri dituzte nazioarteko, eskualdeko, estatuko eta tokiko prozesuetatik eraiki diren aldarrikapenak eta alternatibak ikusgai jartzen dituzten komunikazio-tresna inklusiboak.

2.– Aurreko emaitzak lortzeko jarduerak eta emaitzak neurtzeko adierazleak erantsitako plangintzari buruzko ideia nagusian zehaztu dira.

Hirugarrena.– Jarduerak egikaritzeko epea.

Jarduerak egikaritzeko epea 24 hilabete izango da, 2017ko abenduaren 1etik aurrera, eta 24 hilabeteko iraupena izango du.

Laugarrena.– Izenpetzen duten alderdien aurrekontu-ekarpenak.

Aurreko klausuletan adierazitakoa egiteko aurreikusitako kostua bostehun eta berrogeita hamalau mila laurehun eta berrogeita hamasei (554.456,00) euro da; kopuru hori xehatuta ageri da erantsitako aurrekontu-taulan.

Fórum Mulher erakundea arduratuko da aurreko klausuletan xedatutako ekintzak ez ezik, erantsitako plangintzari buruzko ideia nagusian biltzen direnak ere egikaritzeko eta kudeatzeko koordinazio teknikoaz; horretarako, hirurogeita hamahiru mila eta hamahiru (73.013,00) euroko zenbatekoa emango du –zuzenean edo beste ekarpen batzuen bitartez– eta berrehun eta hogeita hamar mila bederatziehun eta hogeita hamabi (230.932,00) euro jasoko ditu diru-laguntzaren guztizkotik.

Euskal Herriko Emakumeon Martxarako Plataforma Emakumeon Elkartea arduratuko da 1. Emaitzeko jarduerak kudeatzeaz, Emakumeen Mundu Martxarekin batera kudeatuko du 2.7 jarduera (Euskal Herrian egingo den Nazioarteko XI. Topaketarekin lotuta dagoena); era berean, Emakumeen Mundu Martxarekin batera kudeatuko du 3. Emaitzeko eta laurogeita bat mila laurehun eta berrogeita hiru (81.443,00) euroko zenbatekoa emango du –zuzenean edo beste ekarpen batzuen bitartez– eta ehun eta hirurogeita bederatzi mila eta hirurogeita zortzi (169.068,00) euro jasoko ditu diru-laguntzaren guztizkotik.

Eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak laurehun mila (400.000) euroko ekarpena egingo du. Zenbateko hori honela ordainduko zaie Fórum Mulher erakundeari eta Euskal Herriko Emakumeon Martxarako Plataforma Emakumeon Elkarteari:

% 40, hau da, ehun eta hirurogei mila (160.000) euro, hitzarmena sinatzen denean, honela:

– Berrogei mila (40.000,00) euro Fórum Mulher erakundearentzat.

– Ehun eta hogei mila (120.000,00) euro Euskal Herriko Emakumeon Martxarako Plataforma Emakumeon Elkartearentzat.

Beste % 40 osagarri bat, hau da, ehun eta hirurogei mila (160.000) euro, diru-laguntzaren % 32ko edo hortik gorako zenbatekoa justifikatu ondoren, era honetan:

– Ehun eta hamar mila bederatziehun eta hogeita hamabi (110.932,00) euro Fórum Mulher erakundearentzat,

– Berrogeita bederatzi mila hirurogei eta zortzi (49.068,00) euro Euskal Herriko Emakumeon Martxarako Plataforma Emakumeon Elkartearentzat.

Horretarako, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziara dagokion txosten tekniko-finantzarioa igorri beharko da.

Gainerako % 20a, hots, laurogei mila (80.000,00) euro bere osotasunean transferituko zaizkio Fórum Mulher erakundeari, diru-laguntzaren % 64ko edo hortik gorako zenbatekoa justifikatu ondoren, era honetan. Horretarako, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziara dagokion txosten tekniko-finantzarioa igorri beharko da.

Proiektuaren % 100 sei hilabeteko epean justifikatu beharko da, hitzarmenaren amaiera-datatik aurrera zenbatzen hasita.

Hitzarmen honetan aurreikusitako diru-laguntza bateragarria da beste edozein erakundek, publikoak nahiz pribatuak, helburu berarekin eman litzakeenarekin, betiere horren ondorioz, gainfinantzaketarik sortzen ez bada. Gainfinantzaketa egonez gero, diru-laguntza dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

Bosgarrena.– Hitzarmenaren jarduera ekonomikoak egikaritzeko soilik erabili behar duen banku-kontua.

Fórum Mulher erakundeak MZ59000301090017147107195 (SWIFT: SBICMZMX) zenbakiko banku-kontua erabiliko du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak hitzarmen hau egikarituz transferituko dizkion funtsak kudeatzeko kontu espezifiko gisa (USDtan). Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ordainketa bakoitzean transferitutako diru-kopurua kontu espezifiko horretara transferituko da berehala, eta ezin izango da aurrez inolako diru-mugimendurik egin.

Bestalde, Euskal Herriko Emakumeon Martxarako Plataforma Emakumeon Elkarteak ES14 3035 0134 4413 4004 1849 zenbakiko banku-kontua erabiliko du kontu espezifiko gisa (eurotan), hitzarmen hau betez Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak helaraziko dizkion funtsak kudeatzeko. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ordainketa bakoitzean transferitutako diru-kopurua kontu espezifiko horretara transferituko da berehala, eta ezin izango da aurrez inolako diru-mugimendurik egin.

Seigarrena.– Ondasunen jabetza eta jabetza intelektuala.

1.– Hitzarmen honetan aurreikusitako finantziazioarekin lortutako ondasunak Emakumeen Mundu Martxaren jabetzakoak izango dira.

2.– Hitzarmen honen finantziazioarekin garatutako dokumentuen eta materialen jabetza intelektuala Emakumeen Mundu Martxarena izango da.

Zazpigarrena.– Jarraipen Batzorde Mistoa.

1.– Jarraipen Batzorde Misto bat eratuko da, hitzarmen honetan aurreikusitako jardueren jarraipena, gauzatzea eta koordinazioa bermatzeko; batzordea osatuko dutenak honako hauek dira:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bi ordezkari, Zuzendaritzak izendatuak; haietako bat Batzordeko presidentea izango da, eta bestea, idazkaria.

Organo eskudunak bi pertsona izendatuko ditu erakunde bakoitza (Fórum Mulher erakundea eta Euskal Herriko Emakumeon Martxarako Plataforma Emakumeon Elkartea) ordezkatzeko.

2.– Batzorde horrek ohiko bilkura egingo du gutxienez lehenengo egikaritzapen-urtearen amaieran eta/edo 1. txosten tekniko-finantzarioa aurkeztu ondoren, eta bigarren aldiz, hura amaitzean, azken txostena aurkeztu ondoren.

3.– Salbuespenez, batzordekideek egokitzat ikusten dutenean eta, hala badagokio, batzordekide batek eskatzen duenean bildu ahal izango da Jarraipen Batzorde Mistoa.

4.– Jarraipen Batzordearen erregimen juridikoak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean kide anitzeko organoei buruz jasotako arauei jarraituko die.

Zortzigarrena.– Hitzarmena suntsiarazteko arrazoiak.

Hitzarmen hau izenpetu duten alderdiek honako hau hartuko dute hitzarmena suntsiarazteko arrazoitzat: hitzarmenean bildutako estipulazioak eta indarrean dagoen legerian hitzarmenaren nondik norakoei buruz jasotako beste edozein estipulazio ez betetzea.

Bederatzigarrena.– Funtsezko aldaketak.

Fórum Mulher erakundeak baimena eskatu beharko du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian, proiektuan funtsezko aldaketak eta luzapenak dakartzan edozein aldaketa egin aurretik. Aldaketa horiek Jarraipen Batzorde Mistoaren esparruan aztertuko dira. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari dagokio proposatutako aldaketak onartzea.

Hamargarrena.– Hitzarmenaren iraupena eta aldaketa.

1.– Sinatu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean hitzarmena eta 2021eko ekainaren 30era arte luzatuko da.

2.– Hitzarmena bi alderdiak ados jarrita amaitu ahalko da.

3.– Era berean, Hitzarmena izenpetu duen edozein alderdik eman ahal izango du amaitutzat hitzarmena modu alde bakarrean, betiere idazki bidezko aurreabisua tarteko, eta gutxienez hiru hilabeteko aurrerapenarekin jakinaraziko zaio beste alderdiari.

4.– Hitzarmena bi alderdiak ados jarrita luzatu ahalko da lau urtera arte, hitzarmena amaitu baino hilabeteko aurrerapenarekin gutxienez.

Bi alderdiek, ados daudela eta adierazitako guztia onartzen dutela erakusteko, dokumentu hau sinatu dute, bi aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

Fórum Mulher erakundearen Zuzendaritza Kontseiluaren presidentea,

MARIA PAULA VERA CRUZ.

Euskal Herriko Emakumeon Martxarako Plataforma Emakumeon Elkartearen zuzendaria,

SAIOA IRAOLA URKIOLA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala