Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2018ko ekainaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
2961

AGINDUA, 2018ko ekainaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, honako agindu honen hutsak zuzentzekoa: Agindua, 2018ko apirilaren 25ekoa, zeinaren bidez argitaratzen baita Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa. Prozedura horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko dira, bai eta aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsa aurkitu da agindu honetan: Agindua, 2018ko apirilaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa. Prozedura horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko dira, bai eta aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere. Agindua 2018ko maiatzaren 3an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (84. zk.). Horrela, bada, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

2018/2387 (54/10) orrialdean, Euskarazko I. eranskinean, honakoa dioenean:

Ordezkoa

Epaimahaiburua:

Bonet Romero, Manuel

honakoa esan behar du:

Ordezkoa

Epaimahaiburua:

Gartzia Legarreta, Jon Simon

2018/2387 (54/35) orrialdean, Euskarazko I. eranskinean, honakoa dioenean:

Ordezkoa

Epaimahaiburua:

Gartzia Legarreta, Jon Simon

honakoa esan behar du:

Ordezkoa

Epaimahaiburua:

Bonet Romero, Manuel

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala