Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2018ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2958

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-01A001-5-2018 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2018ko apirilaren 30ean emandako ebazpen-proposamena.

Ebazpen-proposamen hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ondorioz, jakitera ematen da ezen 2017ko abuztuaren 16an ebazpen-proposamen bat eman dela, Discoteca Lolari irekitako SAN-01A001-5-2018 zehapen-prozeduraren gainekoa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5.a artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten baitzaio.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunek 15 eguneko epea dute Kontsumobiden agertzeko (Santiago etorbidea 11, Vitoria-Gasteiz), ebazpen-proposamenaren eduki osoaren berri izateko, eta egoki iritzitako alegazio guztiak egiteko.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 28a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala