Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita turismo-erabilerarako etxebizitzei aplikatzekoa den udaleko araudia bete ez izana (Erregistro: ESS01031).
Ezinezkoa izan da pertsonalki jakinaraztea turismo-erabilerarako etxebizitzei aplikatzekoa den udaleko araudia bete ez izanari buruzko txostena, zeinak dakarren deklaratutako turismo-jarduerarekin ezin jarraitu ahal izatea. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Gorka Nelson Artano jaunari jakinaraztea, jardueraren titularra baita, aurkako udal-txosten bat dagoela turismo-erabilerarako bere etxebizitzari dagokionez.
Aipatutako pertsonari 10 egun balioduneko epea ematea txostenaren eduki osoa ikusi eta bere eskubide eta interesen aldeko alegazioak aurkez ditzan, sail honen lurralde-bulegoan (Easo kalea 10, 20006 Donostia).
Eranskinean aipatzen den pertsona jakitun jartzeko ematen da argitara hau.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak jakinarazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 17a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.