Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2018ko ekainaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2948

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Bilboko «Armengol» izeneko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 15eko Aginduan, zeinaren bidez aldatzen baita Bilboko «Armengol» izeneko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena (2018ko maiatzaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 97. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2018/2701 (2/1) eta 2018/2701 (2/2) orrialdeetan, 1. artikuluan, gaztelaniazko bertsioan, honela dio:

● Lanbide-arloa: irudi pertsonala.

○ Ile-apainketako eta kosmetikako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Estetika eta edergintzako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo...»

Baina honela esan behar du:

● Lanbide-arloa: irudi pertsonala.

○ Ile-apainketako eta -kosmetikako erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ Estetika eta edergintzako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo...»


Azterketa dokumentala