Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2018ko ekainaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2911

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 28koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena; honen bidez, jendaurrean jartzen da Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Lege Aurreproiektua.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 25eko Aginduaren bitartez, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Lege-aurreproiektuari aldez aurreko onespena eman zitzaion.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Zentzu horretan, lege-aurreproiektuaren izapideei hasiera eman zien aginduan ezarri zen jendaurrean jarriko zela aurreproiektua, erregulazioan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena izatea ziurtatzeko.

Azaldutakoagatik, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Ingurumen Administrazioaren Lege-aurreproiektua jendaurrean jartzea hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.– Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko aukera emateko helburuarekin, legearen aurreproiektua Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus) eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzaren web orrian (www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus) egongo da eskuragarri.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 28a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.


Azterketa dokumentala