Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2018ko maiatzaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

PLENTZIAKO UDALA
2860

IRAGARKIA, Udaltzaingorako 2018ko lan eskaintza publikoaren onarpenari buruzkoa.

Ikusirik udal honek 2017ko uztailaren 27ko ohiko saioan (Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 152. alea, 2017ko abuztuaren 10ekoa) eta 2018ko apirilaren 12ko ohiko saioan (Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 77. alea, 2018ko apirilaren 23koa) Lanpostu Zerrenda aldatzeari buruz hartutako erabakiak, bat etorriz urriaren 30eko 5/2015 Legegintzazko Errege Dekretuak -Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bateratua onartzen duenak- bere 70. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legeak bere 22. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa, eta kontuan izanik Osoko Bilkurak 2018ko apirilaren 12ko ezohiko saioan eta maiatzaren 7ko 220/2018 zenbakidun Alkatetzako Ebazpen bidez onartutako Aurrekontuak eta Lanpostu Zerrenda.

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Udaltzaingorako 2018ko Lan Eskaintza Publikoa onartzea, agiri honi atxikitako I. eranskinean ezarritakoaren arabera, zeinak bere baitan hartzen baitu erabilitako laburdurak azaltzen dituen legenda.

Bigarrena.– Hemen onartzen den Lan Eskaintza Publikoa argitaratzea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko laburpenean, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 24. artikuluan ezarritakoa betez.

Hirugarrena.– Honen berri ematea Giza Baliabideen Sailari eta Langileen Ordezkaritzari.

Plentzia, 2018ko maiatzaren 17a.

Alkatea,

DAVID CRESTELO DOMINGUEZ.

I. ERANSKINA
PLENTZIAKO UDALERAKO 2018KO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA
FUNTZIONARIO PLAZETAKO LANGILEAK
(Ikus .PDF)

Azalpenen legenda:

● Iz. jdk.: Izaera juridikoa.

Karrerako funtzionarioa (F).

Lan-kontratudun langile finkoa (L).

● Lp. h. kop.: Hutsik dagoen lanpostu kopurua.

● Haut. proz.: Hautaketa prozedura:

L. op.: Lehiaketa-oposizioa.

● LM: Lehiaketa mugatua.

● HE: Hizkuntz eskakizuna.

● DD: Derrigortasun data.

● EG: Esleitu gabe.

● E: Esleituta (data).

● BS: Barne-sustapena.

(*) Barne-sustapena (56. artikulua eta Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/1992 Legearen seigarren xedapen iragankorra).


Azterketa dokumentala