Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2018ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2754

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 11koa, Hezkuntzako sailburuordearena, udal musika-ikastegietarako diru-laguntzak emateko deialdia ebazten duena. Deialdi hori Hezkuntzako sailburuaren 2017ko azaroaren 28ko agindu bate bidez egin zen.

Ikastetxeek deialdi horretarako aurkeztu dituzten eskabideak aztertu ondoren, eta hamalaugarren artikuluaren arabera sailburuordetza honi dagokionez ebazpena ematea, bera baloratu ostean, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Esandako deialdia ebaztea, zentro bakoitzari dagokion diru-kopurua esleitzeko, ebazpen honetako I. eranskinean jakinarazten den bezala.

2. artikulua.– Ikastegiei emandako diru-laguntza bi ordainketatan gauzatuko da:

a) Lehen ordainketan, diru-laguntzaren % 12 ordainduko da, deialdia arautzen duen aginduaren 7. artikuluan adierazitako hitzarmena izenpetu ondorengo hamar eguneko epean, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu denetik hasita.

b) Bigarren ordainketaz, likidazioaren ondoriozko zenbatekoa ordainduko da, deialdia arautzen duen 16. artikuluan ezarritako baldintzen arabera emandako diru-laguntza justifikatu ondoren.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Prozedurari dagokionez, ebazpen horretan arautu gabeko guztietarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikatu beharko da.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen hau hezkuntza-komunitateko sektore guztiei jakinarazi beharko zaie, eta zentroko informazio-guneetan erakutsi.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 11.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala