Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2018ko maiatzaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2677

EDIKTUA, guraso-ahala kentzeari buruzko 211/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 211/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Sofia Susperregui Urtizberea.

Abokatua: Pedro Olmedillo Hermoso.

Prokuradorea: Adela Enriquez Ordoñez.

Demandatua: Andoni Otzeta Mayorga.

Auzigaia: guraso-ahala kentzea.

Errekurtso horretan epaia eman da 2018-04-09an, eta 2015-04-17an auto argigarria, eta hauek dira, hitzez hitz, epaitza eta xedapenak:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Sofia Susperregui Urtizberea andreak Adela Enríquez Ordóñez epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik aurkeztutako demanda, Andoni Otzeta Mayorga jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, Andoni Otzeta Mayorga jaunari XXXXX adingabearen gaineko guraso-ahala kentzen zaio, eta Sofia Susperregui Urtizbereak bakarrik izango du ahal hori, eta berariaz ez da kosturik ezartzen.

XEDAPENAK

1.– Prozedura honetan 2018-04-09an emandako epaia zuzentzea erabaki da.

2.- Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela: ...«guraso-ahala Sofia Susperregui Urtizbereak bakarrik izango du...».

Andoni Otzeta Mayorga demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Epaiaren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.

Ebazpenen testu osoa interesdunaren eskura dago, auzitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2018ko apirilaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala