Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2018ko maiatzaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2603

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 16koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez, proiektu hau jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena ematen baitio: «Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektua, ekaitz-tanga eta ur beltzen ponpaketa-putzua Martutene auzoaren parean. 2 fasea».

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak 2017ko maiatzaren 26an emandako Ebazpenaren bitartez, «Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektua, ekaitz-tanga eta ur beltzen ponpaketa-putzua Martutene auzoaren parean. 2 fasea»-ri hasierako onespena eman zitzaion, Ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera, eta jendaurreko kontsultan jarri zen.

Ebazpen hau 2017ko ekainaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen. Behin jendaurrean jartzeko epea bukatuta, 2 alegazio eta 4 kontsulta aurkeztu dira, Uraren Euskal Agentziak guztiei erantzuna eman die.

Ondorioz, proiektuak honako aldaketa hauek jaso ditu:

– 36. zenbakiko lurzatian sekzio mota aldatzea. Aldaketak lur-ezponda bat eta ibaiaren ertzaren sarbidea eskaileren bidez sortzen du.

– Ezkerraldean dagoen oinezkoen bidearen hiri-izaera Apostolado kaleko 6an dagoen lurzatiraino luzatzea.

– Ibaiaren sarbide berria egitea ekaiz-tangaren eremuan, ibilguaren ezkerraldean.

– 13. eranskinaren 19.2 zenbakiko planoaren aldaketa. Aldaketa horrek oraingo mugatze lerroak eta ekaitz-tanga berria sartzen ditu planoan.

– Ingurumen-inpaktuaren azterketan, itsaso eta lehorraren arteko Jabari Publikoaren okupatzearen eraginaren analisia -obra fasean zein ustiapen fasean- sartzea.

Ingurumenaren Administrazioaren zuzendariak 2018ko martxoaren 5ean emandako Ebazpenaren bitartez proiektu honen ingurumen-inpaktuaren adierazpena aldekoa da.

Halaber, proiektua aztertu eta aldeko txostena emanda dago, teknikoki zuzena dela eta alorreko legeri berezia betetzen duela egiaztatu da, bai eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 123. artikulua eta indarrean dauden bestelako legezko xedapenak.

2010eko ekainaren 29ko Administrazio Kontseiluaren saioan emandako eginkizunen eskuordetza betez, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13.f) artikuluari jarraituz, lege beraren 15.m) artikuluaren eta Agentziako Estatutuen 7.2.ñ) artikuluaren arabera, zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onestea.

Hori aintzat harturik, jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onespena eman behar da.

Horiek horrela, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena: «Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektua, ekaitz-tanga eta ur beltzen ponpaketa-putzua Martutene auzoaren parean. 2 fasea» jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea.

Bigarrena.– «Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektua, ekaitz-tanga eta ur beltzen ponpaketa-putzua Martutene auzoaren parean. 2 fasea» behin betiko onestea, kontratarako aurrekontua hau dela: hamahiru milioi bederatziehun eta laurogeita bost mila zortziehun eta hogeita hiru euro eta laurogei zentimo (13.985.823,80), BEZik gabe.

Hirugarrena.– Uraren Euskal Agentziako teknikariek lanen zuinketa egin dezatela; bertan proiektuaren errealitate geometrikoa eta onartutako proiektuan agertzen diren kontratua aurrera eramateko oinarrizkoak diren suposizio guztiak egiaztatzeko.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluari jarraituz, ebazpen honen kontra jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 16a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala