Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2018ko maiatzaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
2593

IRAGARKIA, zeinaren bidez publizitatea ematen baitzaio hau kontratatzeko eskaintza publikoaren esleipenari: II. faseko gidatze-postuaren hobekuntza ergonomiko eta operatiboak burutzea: kanpoko ispiluak eta «gizon hila» oinpeko jasogailua, Euskotreneko 900 serieko EMU unitateetarako.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: gidatze-postuko ergonomia eta operatibo gaietan II. faseko 900 EMU unitateen egokitze- eta hobekuntza-lanak kontratatzea, eta, batez ere, kanpoko atze-ispiluak eta gidatze-idazmahaietan egokitu daitekeen «gizon hilaren» oinpeko jasogailu sistema bat hornitzea.

b) Burutzapen/emate tokia: EAE.

c) Burutzapen epea: urte 1.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen eskaintzaren gehiengo aurrekontua 395.000,00 eurokoa da, (BEZik gabe). Argitalpen ondorioetarako kontratuaren balio zenbatetsia, % 15erainoko hedapen posibleak sartuz, 454.250,00 eurokoa da (BEZik gabe).

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Esleipena: 2018ko apirilaren 17an, EuskoTrenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU sozietateko Kontratazio Organoak ebatzi du kontratua Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA enpresari esleitzea 390.000,00 euroko zenbatekoagatik (BEZik gabe), urtebeterako eta 2 urteko lanen bermearekin. Agirietan zehaztutako baldintzetan esleitutako aurrekontu guztiaren % 15eko gehieneko hedapen posiblea ezartzen da.

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2018ko apirilaren 18a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala