Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2018ko maiatzaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2589

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzarena, zeinaren bidez jakinarazten baita B motako joko-areto batek fidantza bueltatzeko eskatu duela.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak, uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuz onetsiak, bere 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal izan dezaten.

Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz, argitara ematen da fidantza bueltatzeko Dallas Celaya SLUk egin duen eskaera, 2017ko abuztuaren 14an F201700457 zenbakiz erregistratu zena B motako joko-areto moduan, bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek eska dezaten Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) ordain diezaietela zor dieten zenbatekoa, fidantzaren pentzutan.

Eskabidearekin batera, kreditua egiaztatzen duen titulua aurkeztu behar da, bai eta zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua ere.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 3a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala