Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2018ko maiatzaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2571

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gerentziarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak.

Gerentziaren 2014ko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez argitaratu egin ziren unibertsitate honetako administrazio eta zerbitzuetako pertsonal funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendak eta behin-behineko pertsonalarentzat gordetako lanpostuen zerrenda (2014ko martxoaren 18ko EHAA).

Inoiz indarrean egon diren lanpostuen zerrenda guztietan aldaketak egin behar dira etengabe, indarreko prozedurekin bat etorrita tramitatu eta aldeko erabakiaz burutu diren aldaketak jasoko badira bertan, Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legearen 16. artikuluan aurreikusten dena bete dadin.

Adierazitakoa kontuan hartuta, Gerentzia honek, Gobernu Kontseiluak 2018ko apirilaren 26ko bileran gaia aztertu eta aldaketak onartu ondoren, eta errektorearen 2017-01-25eko Ebazpenaz emandako ahalmenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren lanpostuen zerrendei egindako aldaketak, erabaki honen eranskinean jasota daudenak.

Bigarrena.– Aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunean bertan hasiko dira ondorioak sortzen (salbu F315 lanpostuaren aldaketak, 2018ko ekainaren 21ean hasiko baitira ondorioak sortzen). Aldaketen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Leioa, 2018ko maiatzaren 2a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala