90. zk., 2018ko maiatzaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2531
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Gobernu Kontseiluaren 2018ko otsailaren 20ko Erabakia, honi dagokionez: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2017ko abenduaren 1ean emandako ebazpenaren aurkako per saltum administrazio-errekurtsoa.
Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Erabaki honen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake Gobernu Kontseiluaren aurrean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren administrazioarekiko auzien salaren aurrean. Horretarako, hilabeteko epea izango du, erabaki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 3a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.