Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2018ko maiatzaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2529

IRAGARKIA, 2018ko apirilaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zenbait itzulketa-ebazpen jakinarazteko dena (Ekintzaileei laguntzeko deialdia 2016).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa-prozeduren gaineko zenbait ebazpen hartu ditu, ekintzaileentzako laguntzetarako deialdiaren 25. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2016ko apirilaren 14an egindako bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2016-04-15eko EHAA).

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen hauek interesdunari jakinarazten zaizkie, eta jakitera ematen zaie honek amaitu egiten duela administrazio-bidea eta beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daitekeela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Xede horretarako, jakinarazten da diru-laguntzari buruzko jakinarazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Xede horretarako, jakinarazten da aipatu ebazpenen testu osoa interesdunaren eskura dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 25a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala