Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2018ko maiatzaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2523

AGINDUA, 2018ko apirilaren 11koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordearen osaera nominala.

Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordearen osaera nominalaren azkeneko eguneratzea Osasuneko sailburuaren 2017ko ekainaren 8ko Aginduarekin egin zen (agindu haren bidez eguneratu zen Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordearen osaera nominala), eta 2017ko uztailaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako huts-zuzenketarekin egokitu zen.

Agindu honen bitartez, ordezkatu egiten da Aholku Batzordeko kide bat, haren erretiroa dela eta.

Horrenbestez, eta Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren 6.1 artikuluak ematen didan ahalmenarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Sara Arevalo Lobera andrea izendatzea, Andoni Orube Bona jaunaren ordez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Minbiziaren Euskadiko Aholku Batzordeko bokal kliniko-asistentzial.

Bigarrena.– Osaeraren hurrengo berritzeak Osasuneko sailburuaren agindu bidez egingo dira, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuari jarraikiz.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Aginduaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Laugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 11.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala