Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2018ko maiatzaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2522

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 27koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura saileko, Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez iragartzen baita zerrendatutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia, hain zuzen ere, «Güeñes-TAyala 2» lineako «Jara-rako sarrera/irteera», eta 220 kV-ko goi tentsioko linea elektrikoan La Jara 1 eta 2 T-ak kentzea, Güeñes eta Gordexola udalerrietan. Linea hori Red Eléctrica de España SAren titulartasunekoa da.

Erreferentzia: L-3060 IFU-TLE.

Espedientea: AT-I-2016-0027.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2017ko irailaren 14ko Ebazpenaren bidez, aipatutako instalazio elektrikoa onura publikokoa dela deklaratu zen.

Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, onura publikoko deklaratzeak berekin dakar eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra, eta, ondorioz, okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.

Ondorioz, Nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluarekin bat (1954ko abenduaren 17ko BOE), lurralde-ordezkaritza honek erabaki du eraginpeko eskubideen eta ondasunen jabeei eta titularrei deitzea, Güeñeseko eta Gordexolako udaletxeetara joan daitezen; izan ere, udalerri horietan daude eraginpeko ondasunak. Beraz, hor egingo dira eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena.

Eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai ordezkari bidez, behar bezalako baimena emanda; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, bai eta kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Erantsitako doan zerrendan agertzen diren egunean eta orduan jasoko dira aktak, eta zitazio-zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako argitalpenak ere egingo dira.

Halaber, Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, bai interesdunek, bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen edo interes ekonomikoen titularrek, nahi adina alegazio aurkez ditzakete, eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere, idazki bat Bilboko Lurralde Ordezkaritzako bulegoan aurkeztuz (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua), aldez aurretiko aktak jasotzeko adierazitako egunera arte.

Halaber, Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 xedatutakoaren arabera, eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan xedatutakoaren arabera, iragarki honek honako hauei jakinarazpena egiteko balio izango du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasunen eta eskubideen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2018ko apirilaren 27a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala