Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2018ko maiatzaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2519

68/2018 DEKRETUA, maiatzaren 8koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen Dekretua.

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren.

Lanpostuen zerrendak administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.

Hainbat epaik erabaki dute Eustat–Euskal Estatistika Erakundea erakunde autonomoari atxikitako langileak aldizkako lan-kontratu mugagabekoak direla, «Inkestatzailea» eta «Ikuskatzailea» kategoriekin, eta «Ikuskatzailea» kategoriako langile baten kasuan, lan-kontratu mugagabe jarraitukoa dela.

2011ko otsailaren 17ko «Administrazio Orokorreko aldizkako mugagabetzat deklaratutako langile Eustaten zerbitzukoei deitzeko akordio arauemailea» delakoan oinarritzen da aldizkako lan-kontratu mugagabedun langileek Eustatekin duten harremana.

Epai horiek behar bezala egikaritzeko, lanpostuen zerrenda aldatu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuen zerrenda arautzen duen apirilaren 12ko 78/2005 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera; horrela, epai horien eraginpeko langileak Inkestatzailearen (3601 kodea) eta Ikuskatzailearen (3600 kodea) lanpostuei atxikiko zaizkie, egun zerbitzuak ematean dituzten baldintza beretan.

Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko maiatzaren 8an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Eustat Erakunde Autonomoko langile lan-kontratudunak, epaiz aldizkako mugagabetzat deklaratuak, Inkestatzailearen (3601 kodea) eta Ikuskatzailearen (3600 kodea) lanpostuen dotazio bakoitzari atxikitzeak ez dakar inongo aldaketarik 2011ko otsailaren 17ko «Administrazio Orokorreko aldizkako mugagabetzat deklaratutako langile Eustaten zerbitzukoei deitzeko akordio arauemailea» delakoaren aplikazioan, eta langile horien ordezkapenak egiteko baldintzak zehaztuko ditu.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko maiatzaren 8an.

Lehendakaria,

IŃIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IŃAKI ERKOREKA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala