Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2018ko maiatzaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2517

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 12koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Construcciones Amenabar SAk Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak emandako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpenari egindako ukoa onartu eta aitorpen horren balioa iraungitzat ematen duena.

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautu zen. Aitorpen horren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasuna ahalbidetzen duten baldintzak sustatu nahi dira, bai eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzea ahalbidetzen dutenak ere; horretarako, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatuko dira, aipatu aitorpenaren bidez.

Construcciones Amenabar SA enpresak aitorpenari uko egiteko 2018ko martxoaren 28an bidali duen idazkia ikusita, egoera balioetsita, eta «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautu zuen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoa aztertu ostean, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Construcciones Amenabar SAk Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak emandako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpenari egindako ukoa.

Bigarrena.– Iraungitzat jotzea, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 16.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Construcciones Amenabar SA enpresari emandako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpenaren balioa (11/2014 Dekretua, otsailaren 11koa, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzekoa).

Hirugarrena.– Adieraztea enpresak uko egin ostean ezin izango duela berriro aitorpena eskatu 2 urteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 16.3 artikuluak ezartzen duenaren arabera (11/2014 Dekretua, otsailaren 11koa, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzekoa).

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Hortaz, ebazpenaren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 12a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala