Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2018ko maiatzaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2451

442/2018 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez Osakidetzako Garapen Profesionaleko Batzorde Korporatiboen osaera eguneratzen da.

1930/2011 eta 1931/2011 Ebazpenek, abenduaren 29koek, Osakidetzako zuzendari nagusiarenak direnek, Osakidetzako profesionalentzako garapen profesionaleko maila aitortzeko deialdien eskakizunak, eskaerak, ebaluazio-prozedura eta mailaren esleipena arautu zituzten.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 558/2014 Ebazpenak aipatutako deialdiak etetea adostu zuen eta, horrekin, garapen profesionaleko aitorpen berriak ere.

Ebazpen horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuten eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak 246/2017 epaia eman zuen 2017ko irailaren 28an. Bertan, aipatutako errekurtsoa partzialki onetsi zuen.

Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren otsailaren 1eko 36/2018 Ebazpenaren bidez, epaia behin-behinean exekutatu da, eta Osakidetzak horretarako egingo dituen jarduerak azaldu ditu; horietako bat, Garapen Profesionaleko Batzorde Korporatiboei deitzea eta deialdien emaitzak eta erakundeek proposatutako mailak aurkeztea izango da, dagokion Batzordean landu dezaten eta Zuzendaritza Nagusiari aholkularitza lanetan lagundu diezaioten.

Zuzendaritza eta Zuzendariordetza korporatibo batzuetan titulartasun-aldaketak egin direnez eta Batzordeak osatzen zituzten langileen administrazio-egoerak aldatu direnez, ente publikoaren pean dauden zerbitzu-erakundeetan dauden talde ezberdinen ordezkaritza dagoela bermatzeko, eta Osakidetzako langileen garapen profesionala arautzen duten azaroaren 22ko 395/2005 Dekretuaren, otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuaren eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuaren 10. artikuluan esleitutako eskumenez baliaturik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Garapen Profesionaleko Batzorde Korporatiboen osaera eguneratzea. Kideak hurrengoak izango dira:

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko A.1. Fakultatibo mediko eta teknikoa lanbide-taldeko profesional sanitarioen garapen profesionaleko sistemaren jarraipena egiteko Batzorde Korporatiboa:

Batzordeburua: Maria Jesús Gemma Múgica Anduaga

Ordezko batzordeburua: Juan Carlos Soto Pérez

Lehenengo batzordekide titularra: Andoni Arcelay Salazar

Lehenengo batzordekide ordezkoa: Carlos Sola Sarabia

Bigarren batzordekide titularra: Jon Letona Aranburu

Bigarren batzordekide ordezkoa: Miguel Angel Ogueta Lana

Hirugarren batzordekide titularra: Antonio de Blas de Blas

Hirugarren batzordekide ordezkoa: Enrique Peiro Callizo

Laugarren batzordekide titularra: Santiago Lázaro Aramburu

Laugarren batzordekide ordezkoa: Ana Isabel Gorroñogoitia Iturbe

Bosgarren batzordekide titularra: Alberto Manzano Ramirez

Bosgarren batzordekide ordezkoa: Maria Teresa Bacigalupe Artacho

Seigarren batzordekidea (Idazkaria izango da):

Titularra: Maria Natividad Saenz Zubiaga

Ordezkoa: Belén García Sobrón

Aholkularitza Teknikoa:

M.ª Ángeles Rodríguez González

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko B.1. Diplomadun sanitarioen lanbide-taldeko profesional sanitarioen garapen profesionaleko sistemaren jarraipena egiteko Batzorde Korporatiboa:

Batzordeburua: Maria Jesús Gemma Múgica Anduaga

Ordezko batzordeburua: Juan Carlos Soto Pérez

Lehenengo batzordekide titularra: Andoni Arcelay Salazar

Lehenengo batzordekide ordezkoa: Nerea Gutierrez Bartolomé

Bigarren batzordekide titularra: Mikel Arano Garitagoitia

Bigarren batzordekide ordezkoa: Juan Andrés Urquijo Oleaga

Hirugarren batzordekide titularra: Ayala López de Aberasturi Ibáñez de Garayo

Hirugarren batzordekide ordezkoa: M.ª Angeles Cidoncha Moreno

Laugarren batzordekide titularra: Inmaculada Moro Casuso

Laugarren batzordekide ordezkoa: Edurne Zurbano Sáenz

Bosgarren batzordekide titularra: Cristina Torres Sancho

Bosgarren batzordekide ordezkoa: Maria Luz Peña González

Seigarren batzordekidea (Idazkaria izango da):

Titularra: Maria Natividad Saenz Zubiaga

Ordezkoa: Belén García Sobrón

Aholkularitza Teknikoa:

M.ª Ángeles Rodríguez González

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko kategoria ez sanitarioen eta goi- eta erdi-mailako prestakuntza profesionaleko arlo sanitarioko profesionalen garapen profesionaleko sistemaren jarraipena egiteko Batzorde Korporatiboa:

Batzordeburua: Maria Jesús Gemma Múgica Anduaga

Ordezko batzordeburua: Juan Carlos Soto Pérez

Lehenengo batzordekide titularra: Ricardo Ituarte Azpiazu

Lehenengo batzordekide ordezkoa: Inmaculada Moro Casuso

Bigarren batzordekide titularra: Xabier Balerdi Tolosa

Bigarren batzordekide ordezkoa: Gotzon Mirena Villaño Murga

Hirugarren batzordekide titularra: Montserrat Dominguez Rubio

Hirugarren batzordekide ordezkoa: Rosa González LLinares

Laugarren batzordekide titularra: Dolores Larrea Landa

Laugarren batzordekide ordezkoa: Concepción Bañares Uriarte

Bosgarren batzordekide titularra: Nekane Odriozola Yarza

Bosgarren batzordekide ordezkoa: José Luis Pérez Gonzalez

Seigarren titularra: Diego Pérez Corro

Seigarren batzordekide ordezkoa: Máximo Pérez Gurrutxaga

Zazpigarren batzordekidea (Idazkaria izango da):

Titularra: Maria Natividad Saenz Zubiaga

Ordezkoa: Belén García Sobrón

Aholkularitza Teknikoa:

M.ª Ángeles Rodríguez González

Bigarrena.– Eraginik gabe uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 1821/2011 Ebazpena (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren hainbat ebazpen aldatzen dituena; horietan lizentziatu sanitarioen, diplomadun sanitarioen eta langile ez sanitarioen eta lanbide-heziketako sanitarioen garapen profesionalaren Batzorde Korporatiboen batzordekideak eta haien aholkulari teknikoak izendatzen ziren) eta, bestetik, martxoaren 8ko 200/2012 Ebazpena, aurrekoa aldatzen zuena diplomadun sanitarioen eta langile ez sanitarioen eta lanbide-heziketako sanitarioen Batzorde Korporatiboen Lehenengo batzordekide ordezkoari zegokion puntuan.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahalko diote Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 16a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala