Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2018ko maiatzaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2448

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 23koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, 2017ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. EAEko untxi-ustiategientzako 2017rako laguntzak horiek (minimis araubidekoak) Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko ekainaren 28ko Aginduaren babespean eman dira.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko ekainaren 28ko Aginduaren bidez iragarri ziren EAEko untxi-ustiategientzako minimis araubideko laguntzak, 2017rako.

Agindu honen 6.6. ebazpenak hauxe xedatu du: laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren titularraren ebazpenaren bidez, abeltzaintza arloan eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus) argitaratuko da agindu honen babespean esleitutako diru-laguntzak eskuratu dituztenen zerrenda, esleitutako zenbatekoak adieraziz, publikotasun-ondorioetarako.

Laguntzak esleitu eta ebazpenak onuradunei jakinarazi eta gero, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena) eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren martxoaren 8ko Aginduaren 11.6. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren ekainaren 28ko Aginduaren babespean 2017ko ekitaldian emandako minimis araubideko diru-laguntzak jaso dituztenen zerrenda; diru-laguntza horiek EAEko untxi-ustiategientzat dira, 2017rako. Abeltzaintzaren arloko eskumena duen organoaren egoitza elektronikoan emango da argitara, Interneteko helbide honetan: www.euskadi.eus/laguntzak_naep/

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 23a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala